ABIATU programa

ABIATU programa

Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (LOSU) 78b artikuluak honako hau eskatzen die irakasle laguntzaile doktoreei: "realizar, en el primer año de contrato, un curso de formación docente inicial cuyas características serán establecidas por las universidades, de acuerdo con sus unidades responsables de la formación e innovación docente del profesorado ". 

Hori betetzeko, UPV/EHUk eta, zehazki, SAE/HELAZek Irakasle Laguntzaile Doktoreak prestatzeko ABIATU programa diseinatu du, eta urriaren 1ean jarriko da abian. Formakuntza honek UPV/EHUn egiten dituzun lehen urratsetan lagundu eta gidatu nahi zaitu, horregatik gure unibertsitatean irakasle gisa aritzen zaren lehen urtean egiteko diseinatuta dago. Honako aukera hauek emango dizkizu:

  • Erakundeaz gain, zure irakaskuntza-jardueraren oinarri izango den hezkuntza-eredu propioa ezagutzea, 
  • Gaitasun pedagogiko eta didaktikoak eta kalitatezko hezkuntza emateko beharrezkoak diren trebetasunak garatzea, 
  • Hezkuntzaren berrikuntzan eta hobekuntzan murgiltzea, irakaskuntzako metodologia aktiboak aplikatuz, hezkuntzaren kalitatea eta ikasleen ikaskuntza-esperientzia hobetzeko 
  • Zure karrera akademikoa bistaratzea; horretarako, irakaskuntza-praktika gogoetatsua eta etengabeko prestakuntza beharko dituzu

Hartzaileak

UPV/EHUn sartu berri diren eta Irakasle Laguntzaile Doktore gisa kontratatu diren irakasleak. Ikastaro hau egiteak aukera ematen du Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (HLO) 78b artikuluak irakasle horientzat eskatzen duen baldintza betetzeko, kontratuaren lehen urtean.

Laguntzaile Doktore gisa kontratatzen diren pertsona guztiek ABIATU programari buruzko informazio espezifikoa jasoko dute SAE/HELAZen bidez.

Modalitatea eta iraupena

Ikastaroak 1 ECTS irauten du. Eta bi fase ditu:

  • 1. FASEA: ABIATU online ikastaro asinkronoa egitea eGelapi plataforman
  • 2. FASEA: Aurrez aurreko saio parte-hartzaile eta gogoetatsu batean parte hartzea, 3 orduko iraupenarekin, "Garapen profesionala: proposamenak eta plangintza" izenburupean

Deialdiak

Ikasturte bakoitzean bi deialdi irekiko dira prestakuntza egiteko. 2024-2025 ikasturterako datak honako hauek izango dira: 

  1ª Deialdia 2ª Deialdia
ABIATU programaren aurkezpen ofiziala Irailak 25 (2024)  
ABIATUren lehen deialdiaren irekiera 2024/2025 ikasturterako Urriak 1 (2024) Martxoak 3 (2025)
ABIATU online ikastaroa itxiko da eGelapin Urtarrilak 13 (2025) Ekainak 13 (2025)
ABIATU tailer presentziala Urtarrilak 17 (2025) Ekainak 19 (2025)
2024/2025 ikasturterako ABIATUren lehen deialdiaren amaiera Urtarrilak 31 (2025) Ekainak 30 (2025)

Izena emateko 

Matrikulazioak: doktore laguntzaile berriak ABIATU izeneko online ikastaro asinkronoan automatrikulatuko dira eGelapi plataforman, eta esteka honen bidez sartu ahal izango dira. EGelapira sartu ahal izateko zure LDAP datuak beharko dituzu eta, behin barruan zaudelarik, ABIATU ikastaroa bilatu behar duzu.

Ziurtagiriak

Online ikastaroko diploma lortu dutela eta aurrez aurreko saioan parte hartu dutela egiaztatu ondoren, SAE/HELAZek prestakuntza bete dela egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala emango du, eta postaz bidaliko zaio parte-hartzaile bakoitzari. 

Era berean, informazio hori behar duten UPV/EHUko barne-instantziei bidaliko zaie, hala nola sailei, zentroei eta Irakasleen Errektoreordetzari. 

Baliozkotzeak

ABIATU ikastaroa baliozkotzea eskatu ahal izango da, baldin eta irakaslearen akreditazioa egiaztatzen bada:

  • Laguntzailea edo Doktore laguntzailea
  • Doktore kontratatua edo Agregatua

Baliozkotzeko eskaera formulario honen bidez egingo da eta honako egun hauetan eskatu ahal izango da: 

  1ª Deialadia 2ª Deialdia
Baliozkotzea eskatzeko epea 2024ko urriaren 1etik 15era 2025eko martxoak 3-16 
Baliozkotzea ebazteko eta jakinarazteko epea 2024ko urriaren 15etik azaroaren 15era 2025eko martxoaren 15etik apirilaren 15era

ABIATU ikastaroa baliozkotzea 1. deialdian (2024)

Azaroaren 29an posta elektronikoz bidaliko dira ziurtagiriak

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero: ABIATU programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, SAE/HELAZekin jar zaitezkete harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: sae-helaz@ehu.eus edo 94 601 22 76 telefonora deituz.