IKD Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa
UPV/EHUren hezkuntza-eredua
Nola garatu behar da irakaskuntza eta ikaskuntza XXI. mendeko euskal Unibertsitatean? Galdera potolo horri erantzun nahi dio IKD ereduak (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa). Eredu propio, kooperatibo, eleanitz eta inklusibo honek ikasleek beren ikaskuntzaren jabe izatea lehenesten du, eta prestakuntza integrala, malgua eta gizartearen beharretara egokitua izatea. IKD eredua UPV/EHUko Gobernu Batzarrak onartu zuen aho batez 2010eko apirilean, UPV/EHUko titulu ofizialen curriculuma garatzeko oinarrietan, eta martxan da, 2012-2017 Plan Estrategikoaz geroztik.
Ideia hori gauzatzeko, UPV/EHUk hogeita hamar urtetik gorako historia du oinarrian, eta denbora horretan, unibertsitate publikoa, elebiduna eta gizarte- eta kultura-inguruneari estuki lotutakoa sortu da, euskal unibertsitate-barruti bat aldarrikatzeko 1918. urtean hasitako historia luzearen emaitza gisa. Historiaz gain, IKDk etorkizunean hedatzeko asmoa ere badu, non gure nortasuna, euskal unibertsitate publiko gisa, teknologia-aldaketa azkarren eta ekonomia globalaren krisiaren testuinguruan kokatzen baita.
Ikasleak IKD ereduaren arabera prestatzeko, erakusteko eta ikasteko modu aktiboagoak eta kooperatiboagoak sortu behar dira (curriculum garapena). Horretarako, ezinbestekoak dira irakasleen prestakuntza, erakunde-politikak, ingurunearekiko harremana eta ikasleen rol berriak, modu zentrifugoan eragin, eta lankidetzan jardun dezaten, modu ordenatuan eta koherentean.