IKD i3 2021-05

Zeharkako Gaitasunen gehitzea GJHekin konprometitutako diseinu grafikoko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan, Sorkuntza eta Diseinuko Graduko «Profesionalizazio eta Kudeaketa» irakasgaian

IKD i3 2021-05

Partaideak

Leire Fernandez Iñurritegui (Koordinatzailea) leire.fernandez@ehu.eus

Irakaskuntzaren berrikuntza-proiektu hau Sorkuntza eta Diseinuko Graduko «Profesionalizazio eta Kudeaketa» ikasgaitik sortzen da, Diseinuaren diziplina-esentziarekin bat etorriz. Produkzio eta sustapen ekonomikoko estrategien barruan tradizionalki lotuta egon diren espazioetatik haratago doan proposamen honek, UPV/EHUtik, gure konpromiso unibertsitarioa eskatzen du. Garapen eta iraunkortasun sozialerako aukeretan aurrera egitea ahalbidetuko duten beste bide batzuetatik ibili eta, horrekin batera, giza existentziaren funtsezko alderdietara eta haren bilakaera kolektiboari buruzko beste errealitate batzuk lortzea da ideia.

Proiektu honen bidez, lanbide-ekintzara bideratutako zeharkako eduki eta dinamikak garatu nahi ditugu. Horretarako, gizarte-iraunkortasuneko erronka zehatzei buruzko gizarte-sentsibilizazioko helburuak planteatzen ditugu, Sorkuntzaren eta Diseinuaren proiektu-eremuan. Ildo horretan, proiektu honen helburu orokorren artean egungo lan-munduan gizartearekin modu kritiko, konprometitu eta arduratsuan jarduteko beharrezkoak diren Zeharkako Gaitasunak sartzea dago. Gaitasun hauen garapena diseinu grafikoko proiektuetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza estrategia aktiboen eta kooperatiboen barruan gauzatuko da. Halaber, proiektu kolektibo bati ekitea planteatzen dugu, diseinu grafikoaren irakaskuntza-esparruan irakatsi eta ikasteko funtsezko baliabide gisa finkatuta dagoen Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzako metodologia aktibo baten bidez.

«Erakusteko kamisetak/Camisetas que enseñan» izeneko sorkuntza grafikoko proiektua kamisetetan publikoki erakusteko irudiak diseinatzean datza eta kontzientzia kolektiboa eraikitzen laguntzeko aukera estrategiko gisa sortzen da. Kamisetek, aldarrikapen sozialaren euskarri tradizional hauek, mezuak «erakusten» dituzte eta, horien bidez, gure gizartearen garapen jasangarrirako ahaleginarekin nola bat egin «irakasten» dute. GJHekin lotutako hainbat testuingurutan gerta daitezkeen egoera konplexuen aurrean nagusiki aktibista den irakaskuntza-ekimen honen bidez, gatazka- eta bidegabekeria-egoerak gizartean eraldatzeko kontzientzia hartzen lagunduko duten detonatzaileak sortu nahi dira, modu sentikorrean. Eta horrekin mundu hobe bat posible dela erakutsi.

Emaitza grafikoekin erakusketa publiko ibiltari bat antolatuko da UPV/EHUren hiru campusetan, baita SAE-HELAZek proposatu ditzakeen lekuetan ere.

Denboraldia: 2021-2022

Erakunde finantzatzailea: SAE/HELAZ (Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetza, UPV/EHU)

  • Prototipo: ERNATU
  • GIH: 1; 2; 3; 4; 5; 6; 7; 8; 9; 10; 11; 12; 13; 14; 15; 16; 17; 17+1
  • Zeharkako Gaitasunak: 2; 7
  • Metodologiak: PjBL, DESIGN THINKING
  • Zenbatekoa guztira: 1.500 €
  • Ikastegia: ARTE EDERREN FAKULTATEA