Egoera anitzeko osasunzko bizi neurriaren deskomposizioa (MultiLED)
Izenburua: Egoera Anitzeko Osasunzko Bizi Neurriaren Deskomposizioa
Akronimoa: MultiLED
Ikertzaile Nagusia: Timothy Riffe
Finantzatzailea: La Caixa Fundazioa
Beka Identifikatzailea: SR22-00502
Emandako dirulaguntza: 99.999,46€
Datak: 2022/12/01 - 2024/11/30
Laburpena: Proiektu honen helburua egoera-anitzeko ereduetan kalkulatutako laburpen neurriak era fidagarrian deskonposatuko dituen metodo bat garatu, azaldu, frogatu eta aplikatzea da. Hurbilketa hau Espainiako bizi-esperantza osasuntsuaren (BEO) egoera anitzeko estimazioetan aplikatuko dugu, BEO-k erakusten dituen joerak eta desberdintasunak osasun eta heriotza-tasaren trantsizioen arabera azaltzeko.
Metodoak: Espainiako biztanleriaren osasun eta heriotza-tasaren trantsizioak kalkulatuko ditugu EU-SILC eta SHARE datuen bidez eta hauekin bizi-itxaropen osasuntsu eta ez-osasuntsua estimatuko dugu egoera-anitzeko ereduak erabiliz. Proposatutako deskonposizio metodoa bizi-itxaropen osasuntsuak izango dituen aldaketa eta aldeak azaltzeko erabiliko da.
Esperotako emaitzak: Deskonposizioaren emaitzek heriotza-tasa eta trantsizio kritikoen desberdintasunen garrantzi absolutu eta erlatiboa adieraziko dute, esate baterako, desgaitasunen hasiera eta sendatzeena.
Garrantzi soziala: Emaitza hauek bizitzak salbatzearen garrantzi erlatiboa kuantifikatzen lagunduko dute, bizitza osasuntsuko urteen prebentzio eta errekuperazioarekin alderatuta. Informazio honek desberdintasunak murriztera bideratutako politikak kokatzen laguntzen du, herritar guztien osasuna hobetzen jarraitze aldera.
Balio zientifikoa: Bizi-itxaropen laborala, bikoteko bizi-itxaropena edo bizi-itxaropen osasuntsua estimatzeko egoera-anitzeko ereduak erabiltzen dituzten zientzilarientzat, proposatutako deskonposizio metodoak gizarte-zientzietan agertzen diren galdera interesgarriak aztertzeko aukera emango du: zein trantsiziok determinatzen dituzte joerak eta zeintzuk sortzen dituzte genero, klase, geografia edo bestelako desberdintasunak?
Prestatzen ari diren artikuluak:
- Tim Riffe, Mauricio González-Forero, and Francisco Villavicencio. Sensitivity and decomposition of multistate healthy life expectancy.
- Tim Riffe, Rustam Tursun-zade. Decomposing a Sullivan expectancy: An indirect incidence-based approach.
Aurkezpenak (aurkezlea azpimarratuta):
- Tim Riffe (2022, August 30 - Sept 2) invited presentation “Decomposing differences in multistate indices: Compositional reflections” Climbing Mortality Models workshop, Misurina, Italy
- Tim Riffe, Mauricio González-Forero, and Francisco Villavicencio (2023, Sept 20-22) “Sensitivity and decomposition of multistate healthy life expectancy” (poster) EAPS Health, Morbidity, and Mortality Working Group meeting. Budapest, Hungary.
- Tim Riffe, Mauricio González-Forero, and Francisco Villavicencio (2023, May 24-26) “Sensitivity and decomposition of multistate healthy life expectancy” (poster) REVES Meeting. Padua, Italy.
- Tianyu Shen, Tim Riffe, Collin Payne, and Vladimir Canudas Romo (2023, April 12-15) “Decomposing the Difference in Healthy Life Expectancy From Multistate Life Table” (poster) PAA Annual Meeting, New Orleans, USA.
- Margherita Moretti, Tim Riffe, and Angelo Lorenti (2023, April 12-15) “A Multistate Analysis and Decomposition of Disability-Free Life Expectancy Trends in Italy, 2004–2019” (poster) PAA Annual Meeting, New Orleans, USA.