OSEKI. Osasun eskubidearen aldeko ekimena

OSEKI lankidetza-ekimen bat da unibertsitatearen (OPIK) eta gizarte-eragileen artean (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia, medicusmundi Gipuzkoa eta Osasunaren aldeko Euskal Foroaren lankidetzarekin), eta helburua du osasunaren gizarte-baldintzen inguruko ezagutza dokumentatzea, sistematizatzea eta zabaltzea, eztabaida politikoa eta soziala sustatzeko eta biztanleria osoaren osasuna hobetzearen aldeko erabakiak hartzeko.
OSEKIren lana hiru eremu hauek ditu oinarri:
- Osasunaren baldintzatzaile sozialak
- Gizarte-desberdintasuna osasunean
- Osasun-sistemak
Ekimenaren helburua da sortutako ezagutzak aditua ez den publiko orokorrari zabaltzea. Eduki guztiak kontsultatu daitezke OSEKIren webgunean.