Health, Morbidity and Mortality Working Group Annual Meeting
European Association for Population Studies, Health, Morbidity, and Mortality Working Group (European Association for Population Studies, EAPS) elkarteak urtero antolatzen dituen jardunaldiak dira. Aurten, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko OPIK ikerketa taldeko kideak izango dira arduradunak, eta EAPSrekin, Pragako Charles Universityrekin, Prague University of Economics and Businessekin eta irailaren 25etik 27ra Bilboko Bizkaia Aretoan antolatuko diren jardunaldietan.
Jardunaldien ikuspegi zientifikoa osasun-, morbilitate- eta hilkortasun-arloko joerak eta desberdintasunak neurtzean oinarritzen da, ikuspegi demografiko nabarmen batetik, baina, aldi berean, diziplinarteko izaera indartsu batekin. “Maitasuna, lana eta heriotza” izango da kongresu honetako gai zehatza eta hiru hizlari keynote izango ditu, Europako ERC-grants ospetsuekin sarituak: Anna Oksuzyan, Silvia Loi eta Zachary van Winkle. Gainera, jardunaldietan 23 aurkezpen luze eta 31 aurkezpen hibrido izango dira. Posterrak catering-aretoan jarriko dira ikusgai hiru egunetan, eta, horri esker, feedback ugari jaso ahal izango da etenaldietan eta bazkarian.
Jardunaldietan, osasunaren, erikortasunaren eta hilkortasunaren azterketa soziodemografikoan munduko lehen mailako 80 ikertzaile eta aditu inguru bilduko ditugu, aurreko edizioetan baino % 60 gehiago. Hori erakusleiho paregabea izango da Sailean garatzen dugun osasunaren eta hilkortasunaren demografiarako.
Informazio gehiago nahi izanez gero, EAPSeko Health, Morbidity and Mortality lantaldearen web orria kontsulta daiteke.