Oihana leonet

Oihana Leonet (IN)

(Hezkuntza Zientzien Saila)

Posta elektronikoa

Biografia

Oihana Leonet Sieso Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Saileko irakaslea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU). Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta estatuko nahiz nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Lehen hezkuntzan diplomatua (UPV/EHU) eta Psikopedagogian lizentziatua (Mondragon Unibertsitatea) da. Eleaniztasuna eta Hezkuntza Unibertsitate Masterra burutu zuen (UPV/EHU) eta doktorego tesia aurkeztu zuen 2018an Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, irakasle lanetan ere aritu da lehen eta bigarren hezkuntzako sare publikoko zein itunpeko hainbat ikastetxetan. Hauek dira bere ikergai nagusiak: kontzientzia metalinguistikoa, ikas estrategia eleaniztunak, inkluisioa dira eta oro har hezkuntza eleaniztunaren inguruko ikerketa.