Definizioa eta helburuak
UPV/EHUko Donostia Research on Education and Multilingualism (DREAM) A motako ikertaldea da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako kategoria gorenekoa.
Ikertaldeak hezkuntzaren esparruan eleaniztasunarekin zerikusia duten hainbat alderdi ikertzen ditu. Eskolako curriculumaren barruan nahiz familian erabiltzen diren hizkuntzen gaineko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak aztertzea du xede.
Nazioartean presentzia handikoa da, eta Durk Gorterrek (Ikerbasque, UPV/EHU) eta Jasone Cenozek (UPV/EHU) zuzentzen dute. Gure ikertaldeak eleaniztasuna hezkuntza ikuspegitik aztertzen du, eskolekin elkarlanean.
Taldearen izaera erabat diziplinartekoa da, besteak beste ikerketa-lerro hauek lantzen ditu:
- Gaitasun eleaniztuna hezkuntzan
- Eleaniztasuna eta garapen akademikoa
- Hizkuntza-paisaia eta eleaniztasuna eskolan