Ocean i3 proiektua
Eleaniztasunaren eta kulturaniztasunaren kudeaketa, Euskampus-Bordeaux kanpusaren mugaz gaindiko Ocean i3 proiektuan
Deskribapena:
Ikerketa honek aztertzen du herrialde mugakideen arteko Ocean i3 proiektuaren izaera eleanitza eta kulturanitza. Proiektu honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Burdeoseko Unibertsitateko lankideek elkarlanean dihardute. Ocean i3 proiektuak plastikoek itsasoan eragiten duten kutsadura du ardatz eta Euskadi-Akitaniako mugaz gaindiko kostaldean kutsadura gutxitzen laguntzea du helburu.
Proiektu honetan hainbat hizkuntza elkartzen dira, hala nola, euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelera. Hori dela eta, hizkuntza horien erabilpena aztertzen da testuinguru zehatz honetan, ekintza eleanitzetan hobekuntzak proposatzeko asmoz.
Unibertsitateko mugaz gaindiko proiektuetan hizkuntzen aniztasuna mantentzeko eta sustatzeko helburuei jarraituz, ikerlan honek hurrengo hiru fase bereizten ditu: 1) egoeraren diagnostikoa, hizkuntzen erabilera eta parte hartzaileen behar linguistikoak aztertzeko, 2) esku-hartzearen garapena, hizkuntzarekiko ingurumen barneratzailea sustatzeko eta 3) politika linguistikoaren garapena, aniztasun linguistikoa sustatzeko eta proiektu honetan diharduten pertsonei laguntza eskaintzeko ingurune eleanitz honetan ahalik eta hoberen aritu daitezen.