UNESCO Katedra eta Institutuak
Prestakuntzarako eta ikerketarako plataforma, ordenamendu baten oinarri kontzeptualak berritzen laguntzen duena, "paisaia naturala" versus "paisaia kulturala" dikotomia tradizionalaren aurrean, bien arteko sintesia defendatu eta apustu egiten duena paisaiak egituratzen dituzten elementu guztiak batera baloratzearen alde.
Katedrak, prestakuntzaren eta ikerketaren esparruaren barruan, ordenamenduaren oinarri kontzeptualen berrikuntza bultzatzen dihardu, paisaiak egituratzen dituzten elementuen balorazio integralaren alde apustu eginez.
Funtsezko xedetzat du ondare kulturalaren, naturalaren eta immaterialaren koordinazio eta kudeaketa integrala eta gizartearen partaidetza prozesuak indartzea.
UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ikerketa, formazioa, informazioa eta dokumentazio-lanak garatzeko helburua du Munduko Hizkuntza Ondarea eta haren egoera hobeto ezagutu daitezen.
Katedraren helburuak
- Hizkuntza Ondarearen inguruan irakaskuntza eta hezkuntza sustatzea eta eskaintzea (ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak).
- Hizkuntza eta kultura Ondareari buruzko ikerketak egitea eta sustatzea.
- Munduko Hizkuntza Ondareari buruzko ezagutza Euskal Herrian zabaltzea eta ondare hori gordetzeko beharraz gizartea sentsibilizatzea.
- Euskal Herriko Hizkuntza eta Kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak bultzatu aldera ikerketak eta formazio ekimenak bultzatu.
- Hizkuntza Ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatu eta indartzea eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
- Hizkuntza-aniztasunaren balioaz herritarrak sentsibilizatzeko eta arduratzeko kanpainak burutu, baliabideak eraiki eta zeregin horietan aritzen diren beste erakundeekin elkarlana sustatu.
Antzinaroko Zientzien Institutua (ICA/AZI) Euskal Herriko Unibertsitateak berea duen Ikerketa Instituto bat da, Antzinatearen eremuan ikerketa zein irakaskuntza lantzen duena, antzinateak gure garaian duen eragina aztertzea ahaztu gabe. AZIk antzinatearekin zerikusia duten alor guztiak ditu ikergai; nozio zabal horren barruan sartzen diren atalak nahi ditu garatu eta babestu, bereziki Euskal Herriko Antzinaroa osatuz gure inguru geografiko eta kulturalean gauzatzen direnak. Halaber, Fakultateetan eta Unibertsitate Sailetan behar den bezala landu egiten ez diren ikerketa eta irakaskuntza kontuan hartuko ditu.
"Valentín de Foronda" Gizarte Historiaren Institutua unibertsitate-erakunde bat da, gizarte-historiari buruzko azterlanak sustatzeko sortua, hainbat ikerketa-mailatan, iturrien argitalpenean eta azterketetan, diziplina hori garatzen den testuinguru-eztabaidan eta eztabaida metodologikoan, eta dibulgazioaz arduratzen da. Horretarako, ikertzaile-taldeak sortzea eta espezialisten arteko topaketak sustatzen ditu, ikerketarako eta dibulgazio-zikloak egiteko laguntzak ematen ditu, eta kongresuak, sinposioak, mintegiak eta hitzaldiak antolatzen ditu. Ordena horretan, harreman egonkorrak ditu historiografiaren esparruan jarduera-eremu berean diharduten erakundeekin.