info_servicios

Zerbitzuak

Doktorego Eskola

Doktorego Eskola (DOKe) UPV/EHUren doktoregoko ikasketak kudeatzen dituen ikastegia da. Ikasketa horien bidez doktore titulua eskuratzen da, ikertzaile gisa aritzeko gaitasuna ematen duena.

Ikerketaren arloko errektoreordetza

 Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren helburu estrategikoen artean, azpimarratzekoak ditugu bikaintasunean oinarritutako ikerketa garatzea eta ezagutzak sortzeko eta ezagutza horiek enpresei zein erakundeei eskualdatzeko laguntza eskaintzea.


Ikerketaren arloko Errektoreordetzak:

  •  Zientzialari gazteak eta beren ikerketa-lanen emaitzak gizartean txertatzeko bideak jartzen ditu.
  •  Unibertsitatearen eta Gizartearen artean ikerketa-gaietako komunikazioa eta ezagutza hobetzen ditu.
  •  Unibertsitateko ikertzaileek egitasmoetako deialdietan parte hartzeko aukera kudeatzen eta sustatzen du, eta ikerketa-arloko beste erakunde batzuekin lankidetza bultzatzen du.
  •  Unibertsitatearekin lankidetzan jardun nahi duten enpresa eta erakundeei aholkularitza eskaintzen die, eta beren I+G eskaerak eta aholkularitza ikerketa-taldeetara bideratzen ditu. 
  •  Ikerketen emaitzak babesteko eta ondoren ustiatzeko bideak finkatzen ditu, patente eta jabetza intelektualeko objektuen bitartez.
  •  Oinarri Teknologikoa duten Enpresak sortzeko aholkularitza- eta lankidetza-lana eskaintzen du; baita lankidetza estrategikorako sareak sortzeko laguntza ere.