Ikuspegi Orokorra
Ikergune hau eraikita, Arabako Campusak zerbitzu bat eman nahi die Gizarte eta Giza Zientzien arloko ikerketa zientifikoan dihardutenei, garrantzi handiko jakintza arloa baita campus honetan.
Gaur egun, Arabako Campusak Lascaray Ikergunea du, Zientzia Esperimentalen eta Osasun Zientzien arloko ikerketara bideratuta dagoena. Ikergune berria abian jarrita, maila handiko ikerguneak izango ditu Gasteizek jakintzaren hainbat adarretan, inguruneko garapen ekonomiko eta kulturalarentzat lagungarri izango direnak.
Micaela Portilla Ikergunea ikerketaren erreferentzia bilakatuko da Euskal Herrian, gaur egun ez baitago antzeko ezaugarririk biltzen duen zentrorik. Bertan, aukera izango dute diziplina zientifiko horietako bikaintasun ikertaldeek hainbat baliabide eskueran izateko –gune bereziak eta laborategi partekatuak, eta azpiegiturak eta zerbitzuak–, betiere kalitateko ikerketari ahalik eta erantzunik onena eman diezaioten.