Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Kornubiera biziberritzen

Lehenengo argitaratze data: 2024/07/03

Kornubiera (Kernowek kornubieraz) Kornualleseko berezko hizkuntza da. Duela hamarkada batzuk Unescoren Munduko hizkuntzen atlasean desagurtutzat jo zuten arren, azken urteetan gora egiten ari da berriro ere. Hizkuntzaren arrakastaren arrazoietako bat da Gwenno abeslariak eta Kornow King komediantea hizkuntza erabiltzearen aldeko apustua egin dutela. Horri esker, inguruko gazteek hizkuntza ikasteko interesa adierazi dute. Gainera, Memrise izeneko aplikazioan ere badago kornuibera ikasteko aukera.

Horrez gain, “Go Cornish” izeneko programa martxan jarri dute, eskoletan kornubiera irakasteko saio batzuk emateko. Programa oso arrakastatsua izaten ari da, eta Lehen Hezkuntzako hainbat eskolek dagoeneko izena eman dute.

Kornualleseko kontseiluaren arabera, 2.000 eta 5.000 biztanle artean dira oinarrizko kornubiera hitz egiteko gai.

Iturria: Language magazine

Babesleak

Babeslea

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook