Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 131. zenbakia

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/01

BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 131. zenbakia atera da. Azken alearen gaia "kontzientzia soziolinguistikoa hezkuntzan" da. 

2024ko uztailean "Hezkuntza soziolinguistikoa: esperientzien partekatzea eta aurrera begirakoa" UEUko ikastaroa egin zen Eibarren. Kongresu horretatik abiatuta atera zen Bat Aldizkariaren azken alea egiteko gaia. Besteak beste, Ane Ortega katedrakideak parte hartu zuen, eta berea da hain zuzen ere 131. alearen hitzaurrea.

Babesleak

Babeslea

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook