Ikasleen Mugikortasuna: ERASMUS+
Erasmus+ Programa
Izena eman aurretik, irakurri itzazu EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak bere web orrian argitaratutako eskaerak egiteko egutegiari, 2025-2026 deialdiari, funtsezko informazioari eta ikaslearen betebeharrei buruzko informazioa.
Gehienez, programa ezberdinei dagozkien 8 unibertsitate aukeratu ahal izango dituzu.
EGONALDI AKADEMIKO BAT EGITEA POSIBLE IZAN DAITEKEEN UNIBERTSITATEAK
ESLEIPEN IRIZPIDEAK
Donostia Atalak, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak ezarritako irizpide orokorrez gain, honako esleipen-irizpide hauek aplikatuko ditu plazak esleitzeko:
1.- Plazaren izaera. Adibidez, plaza batzuetan praktikak bakarrik egin daitezke. Plaza horiek ez zaizkie esleituko 3. Kurtsoko edo 3. mailan 1. seihilekoan egonaldi bat egitea eskatu duten pertsonei, aldi horretan egindako irakasgaiak aitortzea bideraezina izango litzatekeelako. Era berean, plaza batzuetan 4. mailako praktikak aintzatesteko beste praktika egitea ezinezkoa da. Beraz, plaza horiek ere ez zaizkie esleituko 4. mailako ikasleei.
2.- Lehentasuna izango dute 2024/2025 ikasturterako mugikortasun-plaza bat esleituta izanik, harrera unibertsitateak bertan behera utzi izanagatik, egonaldia egin ezin izan duten ikasleak. Ez dira irizpide honen barruan sartuko 2024/2025 ikasturtean egonaldi bat egiteko plaza esleituta izan eta harrera unibertsitateak egonaldia bertan behera utzi aurretik plaza horri uko egin diotenak edo, besterik gabe, plazari uko egin dioten ikasleak.
3.- Buddy programan parte hartu izana.
4.- Espediente akademikoaren batez bestekoa.
Berdinketa gertatuz gero, berdinketa hausteko irizpideak honako hauek izango dira, hurrenez hurren:
-Eskaerak aurkeztu arte gainditutako kredituen kopurua.
-Egindako praktiken batezbesteko nota.
Esleipen-prozesua amaitu ondoren plazari uko egiten bazaio, praktiketako unitateak edo zerbitzuak libre dauden plazetatik esleituko dira.
Ikasleak, gerora sortutako arrazoiengatik, egonaldiari uko egin behar badio eta ukoak egin behar duen praktika zikloa astebete baino gehiagoko atzerapenarekin hastea badakar, praktikak ekainetik uztailera bitarteko aldi berezian egin beharko ditu.
Gogobetetze inkesta
Behin egonaldia amaituta, mesedez, ez ahaztu gogobetetze inkesta erantzutea.
PROGRAMA TRINKO KONBINATUEN DEIALDIA (Otsaila- ekaina 2023-2024)
Oinarriak | Eskaerak egin baino lehen arretaz irakurri oinarriak |
Baldintzak |
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostia Atelean, Erizaintzako Graduko 3. mailan matrikulatuta egotea. Mugikortasun-programetan parte hartzen ari den ikasleak ezin izango du parte hartu. |
Programak | Global Engagement Module |
Izena emateko epeak |
Urriaren 9tik 23ra. |
Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Eskaerak aurkezteko modua |
Ahal bada, administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera, aurkeztu beharko dira: Ahal dela, UPV/EHUren erregistro elektronikoan, https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico URL helbidean, eskaeraren “Hartzailea” eremuan hautatuz: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza → Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa (U02000247). Halaber, honako leku hauetan ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak: a) Sektore publikoko edozein erakunderen erregistro elektronikoetan. b) Aurrez aurre, UPV/EHUko erregistro-arloko laguntza-bulegoetan edo sektore publikoko beste edozein erakundetan, gaitutako funtzionario publiko baten bidez. c) Posta-bulegoetan (Gutun ziurtatuan eta lehen orria posta-bulegoak zigilatua) d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetako bulegoetan. |
Programen datak |
Fake News: Online modulua otsailaren 1etik 8ra (2 saio). Egonaldi fisikoa otsailaren 12tik 16era Bratislavan. Global Engagement Module: Online modulua martxoaren 18tik maiatzaren 15era (10 saio). Egonaldi fisikoa apirilaren 15etik 19ra belgikan edo Herberehetan. |
Diru-laguntzak | Kontsultatu oinarriak. |
GOGOBETETZE INKESTA
Behin egonaldia amaituta, mesedez, bete ezazu gogobetetze inkesta.