Ikasleen Mugikortasuna: ERASMUS+
BIP. Epe laburreko egonaldiak
Programa trinko konbinatuen deialdia (Otsaila- ekaina 2023-2024)
Oinarriak | Eskaerak egin baino lehen arretaz irakurri oinarriak |
Baldintzak |
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostia Atelean, Erizaintzako Graduko 3. mailan matrikulatuta egotea. Mugikortasun-programetan parte hartzen ari den ikasleak ezin izango du parte hartu. |
Programak | Global Engagement Module |
Izena emateko epeak |
Urriaren 9tik 23ra. |
Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Eskaerak aurkezteko modua |
Ahal bada, administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera, aurkeztu beharko dira: Ahal dela, UPV/EHUren erregistro elektronikoan, https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico URL helbidean, eskaeraren “Hartzailea” eremuan hautatuz: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza → Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa (U02000247). Halaber, honako leku hauetan ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak: a) Sektore publikoko edozein erakunderen erregistro elektronikoetan. b) Aurrez aurre, UPV/EHUko erregistro-arloko laguntza-bulegoetan edo sektore publikoko beste edozein erakundetan, gaitutako funtzionario publiko baten bidez. c) Posta-bulegoetan (Gutun ziurtatuan eta lehen orria posta-bulegoak zigilatua) d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetako bulegoetan. |
Programen datak |
Fake News: Online modulua otsailaren 1etik 8ra (2 saio). Egonaldi fisikoa otsailaren 12tik 16era Bratislavan. Global Engagement Module: Online modulua martxoaren 18tik maiatzaren 15era (10 saio). Egonaldi fisikoa apirilaren 15etik 19ra belgikan edo Herberehetan. |
Diru-laguntzak | Kontsultatu oinarriak. |
Gogobetetze inkesta
Behin egonaldia amaituta, mesedez, bete ezazu gogobetetze inkesta.