2024/2025 Master amaierako lana - Ikasleak
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
1. UPV/EHUko posta korporatiboa
M365 lankidetza gunea - Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Gerenteordetza - UPV/EHU
2. Data garrantzitsuak
3. Matrikula
Noiz?
MALen matrikula Masteren matrikulan egiten da.
4. MALren zuzenbidea
MALak UPV/EHUko irakasleek edo kanpoko langileek zuzendu ahal izango dituzte, KANPOKO LANKIDEEK MASTERRAREN BATZORDE AKADEMIKOAREN ONIRITZIA BALDIN BADUTE BATZORDEAREN ARAUDIA KONTUTAN IZANDA.
Izapide batzuk desberdin egingo dira lanak UPV/EHUko zuzendaririk edo zuzendarikiderik ez badu (ikus hurrengo atalak).
5. MALen esleipena
Izenburua: Ez idatzi izenburua letra larriz, esaldi eran baizik (adibidez: Nahitaezko gantz-azidoen eragina obesitatean).
Hizkuntza: Izenburua, lanaren mamia eta defentsa hizkuntza berean egin behar dira.Izenburua hautatutako hizkuntzan jaso behar da, eta berbera izan behar du GAURen agertzen diren hiru laukitxoetan (gaztelania, euskara, ingelesa/beste batzuk)
Noiz?
Datak kontsultatu 2. puntuan
MALa EHUko IRAKASLE BATENGATIK ZUZENDUTA
Nola?
Ikasleak GAUR/Proyectos fin de carrera – Trabajo Fin de Master bidez inskribatuko du lana. Ondoren, irakasleak mezu elektroniko bat jasoko du eta GAURen onartu beharko du proposamena. Onarpena ezinbestekoa da erabakia behar bezala inskribatuta gera dadin.
Lana aldi baterako desagertuko da zuzendariaren GAUR espaziotik ikastetxeak baliozkotu arte, eta ikasleen espazioan "baliozkotu gabe" gisa agertuko da.
Zer arazo sor daitezke?
Ikasleek lana bidali dutela baina zuzendariak jaso ez duela esaten badute, ikasleek proposamena AMAITZEKO aukera sakatu ez dutelako da.
- Adostutako MALari buruzko laguntza (pdf, 611 Kb)
Zuzendarikideak sartzea
Zuzendarikidearen figura lana zuzentzen duen pertsonak sartuko du. MALko azalean aipatu beharko da, zuzendarikidearen datuekin batera.
Noiz?
Lana onartzen denean.
Nola?
Hiru egoera gerta daitezke:
- UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle den zuzendarikidea: Lana zuzentzen duen pertsonak GAURn grabatuko du.
- UPV/EHUko beste fakultate bateko irakasle den zuzendarikidea: Lana zuzentzen duen pertsonak GAURn grabatuko du. Pertsona ez bada GAURen kokatzen, postgrados.fme@ehu.eus helbidera idatzi, esleitu dezaten.
- UPV/EHUko kide ez den zuzendarikidea: lan-zuzendaritzak beharrezkoa eta justifikatua ikusten duenean bakarrik aztertuko da figura hori. Kasu horretan, ezin da GAURen grabatu, eta postgrados.fme@ehu.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz izapidetuko da, honako datu hauekin:
- UPV/EHUtik KANPOKO ZUZENDARIKIDEAREN DATUAK:
- NAN
- Abizenak eta izena
- Lan egiten duen lekua
- Kargua
- Zergatik uste du beharrezkoa dela sartzea?
- UPV/EHUtik KANPOKO ZUZENDARIKIDEAREN DATUAK:
UPV/EHUtik KANPOKO ZUZENDARITZA DUEN MALa:
Ikasleak posta elektroniko bat bidaliko dio postgrados.fme@ehu.eus helbidera, eta kopia bat bidaliko dio masterraren arduradunari, bere TFMa inskribatzeko eskatuz, honako hauek adieraziz:
- MALen Gaia: XXXX: Masterra XXXn
- Ikaslearen izena, abizenak eta NANa
- Masterra:
- MALaren TITULUA (egingo den hizkuntzan eta defendatuko da):
- MALko ZUZENDARIA:
- Izen-abizenak
- NAN
- Posta elektronikoa
6. Zuzendaritza/Tutoretza prozesua eta lana egitea
Tutoretza
MALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).
MALaren egitea
Nola?
Kontsultatu Masterraren webgunean.
Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:
- Biblioteka: Plagioa eta zintzotasun akademikoa
- Biblioteka: Master Amaierako Lana egiteko materialak
- Biblioteka: Nola egin lan akademiko bat
- Etika ikerketan
- UPV/EHUko kode etikoa (pdf, 193 Kb)
- Praktikak eta MALak GIH eraginarekin
7. Defentsa: Defentsa eskaera GAUR aplikazioan, eta lana ADDIra igotzea
Noiz?
"Funtsezko datak" dokumentuan kontsultatu (2. puntua).
MALean matrikulatutako ikasle guztiek ADDIren mezu bat jasoko dute plataformara sartzeko, berori izapideak egiteko irekitzen denean.
Defentsa eskatzeko egin beharreko ekintzak:
- Defentsa eskatu GAUR aplikazioan
- Lana ADDIra igotzea
7.1. Defentsa eskatu GAUR aplikazioan
Nola?
GAUR-en, karrera amaierako proiektuak – Master Amaierako Lanak – Esleipenaetan, deialdi bakoitzerako ezarritako epean klikatzen.
MALa defendatzeko eskaria aurkezteak berekin dakar lana epaimahaiaren aurrean azaldu beharra. Ikaslea agertzen ez bada epaimahaiaren aurreko defentsara behar bezala justifikatu barik, «suspentso» kalifikazioa jasoko du. MALaren defentsarako eskaria egiten ez badu, ikasleari «aurkezteke» kalifikazioa jarriko zaio deialdi horretan.
7.2. Lana ADDIra igotzea
MAL pdf formatuan igo behar da. Lana plataformara igoterakoan, ADDIren mezu bat jasotzen da.
Bereizita jasoko dira honako dokumentu hauek, behar bezala sinatuta (Adi, “fitxategia igo eta beste bat gehitu” klikatu behar da, “hurrengo fitxategiari” ematen badiogu, ez digu ezer gehiago eransten utziko (ikus ADDI eskuliburua)):
- Memoria publiko egiteko baimena: UPV/EHUren gordailu instituzionalean argitaratzeko baimena (pdf, 693 Kb)
- Ikasleen eta irakasleen arteko adostasuna lanaren eskubide intelektualak partekatzeko (aukerakoa): Jabetza intelektual partekatuaren adierazpena (docx, 44 Kb)
- Dagokion Etika Batzordearen baimen-dokumentua, MALak hala eskatzen duenean. Dokumentu hori ez aurkezteak GFAren defensa eragotzi egingo du.
Noiz?
"Funtsezko datak" dokumentuan kontsultatu (2. puntua).
Nola?
- ADDIren eskuliburua (pdf, 418 Kb)
Lanaren Zuzendaritzak baliozkotzea
MALeko zuzendaritza UPV/EHUko langileei badagokie, defentsa onartu eta txostena GAURera igo beharko duteUPV/EHUtik kanpoko zuzendaritza duen MALa
Zuzendaria UPV/EHUtik kanpoko langilea bada eta GAURra sartzeko aukerarik ez badu, postgrados.fme@ehu.eus helbidera bidali beharko du txostena, GAURen kargatzeko.
Defentsa ekitaldia
Kontsultatu Masterraren webgunean.
Noiz?
"Funtsezko datak" dokumentuan kontsultatu (2. puntua).
Nola?
Ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, non, zer egunetan, zer ordutan eta zer epaimahaitan defendatu behar duten adierazteko.
8. Arautegiak
9. Laguntzarako dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Adostutako MALari buruzko laguntza (pdf ,610,82 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Aipuak (Vancouver estiloko gida) (pdf ,4,22 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)ADDIren eskuliburua (pdf ,417,85 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Defentsa GAUR-en eskatzeko laguntza (pdf ,157,66 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)UPV/EHUko kode etikoa (pdf ,192,69 Kb)
10. Inprimakiak
11. MALeko ikasleen prestakuntza
12. Garapen iraunkorreko helburuak (GIH)
Master amaierako lan guztietan jasoko da egindako lanari buruzko gogoeta bat, printzipio eta balio demokratikoei eta garapen jasangarrirako helburuei jarraituz egina. Gogoeta horrek aztertuko du MALak balio horiekin eta JGHek osatzen duten lan esparruarekin duen lotura, eta/edo horiekiko ikuspegi kritikoak plantea ditzake.
MAL egin dezakezu mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagunduz, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duena eta gurea egin duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.
13. Laborategietako segurtasuna
MAL laborategi batean egin behar baduzu, kontsultatu ikastaro hau: "Jardunbide egokiak laborategian: Hondakinen kudeaketa”.
14. MALak egiteko bekak, laguntzak eta sariak
Hemen argitaratuko dugu MALak egiteko laguntzei buruz heltzen zaigun informazio guztia. Baliteke geuk erregistratu gabeko laguntzarik ere egotea nonbait.
- GRALak eta MALak kanpoko eragileekin elkarlanean egiten ari diren ikasleentzako laguntzen programa.
- JANSSEN GELAREN SARIAK, Farmakologiako Janssen Gelaren jarduneremuarekin zerikusia duten Gradu Amaierako eta Master Amaierako Lan onenak saritzeko.
- GrAL/MAL Unibertsitateko Berrikuntza Iraunkorreko Sariak
- Berdintasun-sariak
15. ADDI PUBLIKOA (ikusi aurreko urteetako MALak)
Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden MALak.
16. Harremanetarako
- Telefonoa: 94 601 2775
- Helbide elektronikoa: postgrados.fme@ehu.eus