Ikasleen Mugikortasuna: LATINOAMERIKA ETA BESTE NORAKOAK
Klinika odontologikoaren arreta mantentzeko, 2025/2026 deialditik aurrera (2024/25 ikasturtean kudeatuta 2025-2026an mugikortasuna egiteko), 5 plaza baino ezin dira esleitu ikasturte bakoitzeko (3., 4. eta 5. mailak, 15 plaza guztira), Erasmus+Latina+SICUE deialdien artean, noten arabera esleituz.
Gradu Amaierako Lana eta ECOE UPV/EHUn egingo dira kasu guztietan.
Ikasleen ardura izango da begiratzea eren ikasketak ematen diren ala ez beren intereseko unibertsitateetan:
- Ziurtatu egin behar duzu aukeratutako unibertsitateetan zure gradua eta egin nahi duzun irakaskuntza modua irakasten direla (praktikak, praktika klinikoak...), eta bere egutegiak bateragarriak direla bertan egin nahi duzunarekin eta gainerako ikastaroen antolaketarekin hemen (hala badagokio).
- Ziurtatu hizkuntza baldintzak-eta betetzen dituzula.
Gure ikasleen bideoa Latinoamerikan
Akordio akademikoen ereduak
Akordio akademikoak egiten laguntzeko, hona hemen ikasleek aurreko ikasturteetan egin dituzten adibide batzuk, informazio gisa soilik.
- (Beste leiho bat zabalduko du)AMERICA LATINA - ERIZAINTZA Akordio akademikoen ereduak (pdf ,132,82 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)AMERICA LATINA - FISIOTERAPIA Akordio akademikoen ereduak (pdf ,69,34 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)AMERICA LATINA - MEDIKUNTZA Akordio akademikoen ereduak (pdf ,126,57 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)AMERICA LATINA - ODONTOLOGIA Akordio akademikoen ereduak (pdf ,72,30 Kb)
Mugikortasun-helburuei buruzko iritziak
Atal honetan ikusgai dituzue trukerako unibertsitateei buruzko inkesten emaitzak, aurreko urteotan mugikortasunean parte hartu duten gure fakultateko ikasleek osatuak.
Mugikortasun-plazen laburpena eta baldintzak
Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatearen oharrak Laguntza gisa, mugikortasun-plazen eskaintza osoa eta baldintzak biltzen dituen excell bat sartu dugu hemen.
Gaurren ikusten denarekin desadostasunik badago, kontsultatu hemen: secretaria-fme.internacional@ehu.eus.
2024-2025 ikasturtea
Corrección de errores* de fecha 3/11/23
*Se han corregido errores en las siguientes universidades:
- U. Arturo Jauretche
- UCEVA
- Universidad O´Higgins
- U. Autónoma Metropolitana
- IUNIR