Edukia

Espainiako Epidemiologia Elkartearen XL. Bilera Zientifikoa eta Portugalgo Epidemiologiako XVII. Biltzarra: XXI. mendeko erronkak: ingurumena, klima-aldaketa eta gizarte-desberdintasunak

2022ko abuztuaren 30ean, 31ean,  irailaren 1ean eta 2an, Espainiako Epidemiologia Elkartearen XL. Bilera Zientifikoa eta Portugalgo Epidemiologiako XVII. Biltzarra egin ziren Donostian, gai nagusi honekin: “XXI. mendeko erronkak: ingurumena, klima-aldaketa eta gizarte-desberdintasunak”.

Programa zientifikoak osasun publikoarekin eta epidemiologiarekin lotutako gai-sorta zabala eskaini zuen, diziplina arteko ikuspegi inklusiboarekin.

850 parte-hartzaile eta 1100 komunikazio dira lortutako arrakastaren adierazgarri.

Gure Fakultateko Prebentzio eta Osasun Publikoko Saileko irakasle batzuk aktiboki hartu dute parte bilera horretan. Hemen dituzue iraupen laburreko zenbait bideo (1-2 min), hainbat gairi buruzkoak: Tximinoaren baztanga, txertoak, klima aldaketa... oso gustatuko zaizkizue!