Edukia

OrientaTU 2023

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak EAEko Bigarren Hezkuntzako 113 ikastetxetako 139 orientatzaile bildu zituen pasa den urriak 26, Gipuzkoako Campusean. Seigarren topaketa OrientaTU honetan, gure graduko ikasketei buruzko informazio garrantzitsuena emateko eta beraiei haien ikasleekin egiten duten orientazio-lana errazteko asmoz . Seigarren edizio honetan, Fakultateak osasunaren eta kirolaren esparruan parte hartu zuen, Fisioterapiako graduaren ezaugarriak aurkeztuz. Horretarako, Aitor Martín Odriozola, Fisiologia saileko irakasle elkartuaren lankidetza ordainezina, izan dugu.

Martin Odriozola, fisioterapeuta eta irakasleak, bertaratutakoen parte-hartze aktiboa eta ezagutzeko interesa nabarmentzen ditu. Gradu batzuekiko desberdintasunak eta antzekotasunak, lanbidean aritzeko bereganatzen diren gaitasunak eta Fisioterapiako graduaren irteera profesionalak intereseko alderdi nagusiak izan ziren. Gainera, beste fakultate batzuetako irakasleekin eta errektoreordetzako teknikari antolatzailekin saioa partekatzeko esperientzia aberasgarria azpimarratu du.

Eskerrik asko zure lanagatik.

Seigarren topaketa OrientaTU - UPV/EHU