Breadcrumb

Edukia

NURSING NOW EUSKADI. Jardunaldia: Ikusgaitasuna eta lidergoa.

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/15

MEFeko ordezkaritza Nursing Now Euskadi jardunaldian

Azaroaren 14an Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Nursing Now Euskadi: Ikusgaitasuna eta Lidergoa” izenburupean antolatu diren jardunaldien bidez, erizaintzako profesionalak lider dituzten jardunbideak eta arrakastadun proiektuak partekatu nahi dira, eta lanbide horren ikusgaitasunari bide emango dioten funtsezko elementuak aztertu nahi dira.

 

Nekane Murga Osasun sailburuak, jardunaldiaren burua izan da, eta berarekin batera,  besteak beste, Araceli Garín UPV/EHUko Graduko eta Graduondoko errektoreordeak eta Adelaida Zabalegui Nursing Nowk Espainian duen arduradunak parte hartu dute. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen partez  Joseba Pineda Dekanoa, erizaintzako dekanordeak, irakasleak eta ikasleak beraratu ziren.

 

Adelaida Zabaleguiren hitzaldiaren ondoren lidergoaz, ikusgarritasunaz eta ekintzailetzaz hiru mahainguru oso inteeresgarriak egin ziren. Azkenik,  Juan Diego Casals Osakidetzako Zuzendari Nagusiak jardunaldia itxi egin du.