Edukia

Ikasturte berria hasi dugu

Azaleko kolore onarekin eta bizitako momentuen oroitzapen hurbilarekin ikasturte berri bati hasiera ematen ari gara. Lagunarteko berriro elkartzeak, aurpegi berriak, ikasgai berriak eta urtebete osoa aurretik, ikasteko, esperimentatzeko eta aurrera egiteko. Asko bizitzeko eta asko ere elkarrekin partekatzeko. Fakultateak eta bertako langile guztiek ongi etorria ematen dizuegu, leku hau zuena da.

 2024-25 Ikasturtearen hasiera ona izan !