Edukia

Espediente akademiko onenaren Fenin Sarien banaketa. 19/20 eta 20/21 promozioak

Pasa den  ekainaren 20a, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Espainiako Odontologiako Dekanoen eta Arduradun Akademikoen Konferentziaren ohiko bileran, Odontologiako Ikasketen Bikaintasunerako Fenin Sarien IX. Edizioa egin zen, 2019/2020, 2020/2021 promozioetako espediente akademiko oneneko ikasleak aintzatetsiz. Horien artean, gure fakultateko bi ikasle zeuden: Pablo Martínez Verano (9,06ko batez besteko nota) eta Agate Txurruka Foruria (8,82). Joseba Pineda dekanoak bi sariak eman zituen

Zorionak zuen emaitzengatik!