Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bizkaiko Minbizaren Aurkako Elkartearen bisita Ikertzaileen laborategietara

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/18

Data: 2024ko urriaren 1a
Ordutegia: 11:00 - 13:00
Lekua: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Erakunde antolatzaileak

Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetza (Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritza) eta Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartea

Jardueraren informazioa

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak gizarteak minbiziaren ikerketan dihardutenen ahalegin eta talentu guztia ezagutzea nahi dute. Konpromiso horrek aukera gehiago ematen dizkie milaka pertsonari. Horregatik ekimen honekin, minbiziaren inguruko ikerketa eta zientzia hurbildu nahi da elkartea osatzen duten pertsona orori: pazienteak eta senideak, erakunde laguntzaileak, boluntarioak eta elkartearekin lotura duten pertsona guztiak. Aurten ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campuseko minbiziaren inguruko ikerketa-laborategiak eta zentroak barrutik ezagutzeko aukera zabalduko dugu.