Edukia

#SheMentoring

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/15

Irudia

Badakizu zenbat emakume ari diren ikertzen gure fakultatean? Horietako batzuk #SheMentoring ekimenari esker ezagutu. Sare sozialetan jarrai dezakezu Instagram eta Facebook) edota monografikoa deskargatu.  Cristina Penas Lago Berdintasun Batzordeko kide den hirugarren mailako ikasleak bultzatu du jarduera.

Gure haurtzaroak eredu erreal eta hurbilak behar ditu, ikertzaileen jarduera ikusarazi eta normalizatuko dutenak, rolak eta estereotipo alboratuak hautsiko dituztenak eta karrera zientifikoen aukeraketa sustatuko dutenak.

#SheMentoring ekimenak UPV/EHUko eta beste ikerketa-zentro batzuetako ikertzaile gazteen ekarpenak biltzen ditu. Garraio publikoa hartzean edo igande goiz batean ogiaren bila joatean elkar zintezkeen emakumeak. Gure herrietan bizi diren emakumeak, beren denbora pertsonen eta gizartearen bizitza hobetzen ematen dutenak.

Ezagutu nahi dituzu?