PRESENTACION
Aurkezpena
Gure ikerketa taldeak 1998. urtetik dihardu glutenaren analisi eta ikerketaren inguruan lan egiten Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
Urte hauetan zehar Zeliakoen eta Kontsumitzaileen Elkarteekin, elikagai industriekin, elikagaien ekoizle diren enpresa txikiekin, ekoizleen elkarteekin, toki-administrazioekin eta administrazio autonomikoekin ibili gara elkarlanean. Gure azken helburua beti zeliakoentzako elikagai baliagarriak lortzea izan da, FACEK KONTROLATUTA-ko bermearen markak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten elikagaiak. Horrez gain, azkenaldian 41/2009 Araudia betetzen duten elikagaiekin aritu gara, glutenarekiko intolerantzia duten pertsonentzat egokiak diren elikagaiek izan beharreko konposaketa eta etiketatuari buruzko araudia betetzen duten elikagaiekin hain zuzen ere.
Elkarlaneko europar ikerketa batean parte hartu dugu. Ikerketan horretan CODEX ALIMENTARIUSAK eta beste organismo batzuek onartzen duten ELISA metodoa onetsi zen.
Glutenaren analisirako erreferentziazko Laborategia gara Europa mailan. Gure emaitzak bermatzen dituzten egiaztatze-teknikak dauzkagu. 2008. urtean ELISA teknikaren bitartez lortutako emaitzak baieztatzeko DNAren analisian oinarritzen den teknika jarri genuen martxan (PCRa Denbora Errealean).
Gure laborategia izan zen elikagaiek, gehigarriek eta parafarmaziako produktuek duten gluten kantitatea determinatzeko ISO 17025 araudia betez ENAC-en egiaztapena lortu zuen lehena Euskal Autonomia Erkidegoan.
Gaur egun, Laborategia egiaztatuta dago glutena kuantifikatzeko Elikagai hidrolizatuetan eta hartzituetan.