Kexak eta erreklamazioak aurkezteko erak
Kexak eta erreklamazioak idatziz aurkeztu ahal dira honako moduen bidez:
- Mezu elektroniko bat zerbitzuko helbide elektronikora bidaliz: keiz@ehu.eus
-Erreklamazioak egiteko eskura daitekeen inprimakia posta elektronikoz igorriz.
- Erreklamazioak aurkezteko orria Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako zerbitzuan betez.
- Web honetan aurkezten den on-line eskabidea betetzen.
Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuko zuzendariak idatziz erantzungo ditu jasotako kexa eta iradokizun guztiak, beroriek jaso eta 7 laneguneko epean.