Nazioarteko harremanak
Institutuak harremanak ditu atzerriko elkarte ugari eta garrantzitsuekin. Sortu zenetik, Kriminologiaren Euskal Institutuak eginahalak egin ditu nazioartean egoteko, eta parte hartzeko. Kezkabide hori hainbat modutan gauzatu da.
Harreman instituzionalak nazioartean
Nazioarteko erakunde ezagunekin, hala nola:
- Kriminologiako Nazioarteko Elkartea
- European Society of Criminology
- Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkartea,
- Europako Kontseilua,
- Max-Planck institutua (Brisgoviako Fribourg),
- Siracusa International Institute for Criminal Justice and Human Rights (Italia),
- Rama de las Naciones Unidas para la prevención del delito y la justicia criminal, Vienan egoitza duelarik.
Kriminologiako nazioarteko Kongresu eta ikastaroak
IVAC-KREIk honako Kongresuak antolatu ditu:
- 17th International Symposium of the World Society of Victimology, Donostia, 2022ko ekainak,5-9.
- I Congreso Internacional de Terrorismo Jihadista. Respuestas Criminológicas, Irún-Donostia, Kriminologoen Euskal Elkarearekin batera, 2019ko irailak 11-13.
- Congreso Europeo “Justicia Restaurativa y Terapéutica: hacia innovadores modelos de justicia”, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregia, 2016ko irailak 16-18.
- Congreso “Verdad y reconocimiento para las Víctimas de tortura, tratos inhumanos y degradantes”, UPV/EHUko Carlos Santamaríia zentroa, Uda Ikastaroekin. batera, 2016ko irailak 16.
- Congreso Internacional “Seguridad y Derechos Humanos”, Bilboko Itsas Museoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren lankidetzarekin. 2016.
- 12th Annual Conference of the European Society of Criminology, Bilboko Bizkai Aretoa, 2012ko irailak 12-15.
- VIII Congreso español de Criminología, Convivencia, Libertad y Tolerancia, Donostia, 2011ko ekainak 29 eta uztailak 1.
Lankidetza atzerriko unibertsitateekin
Unibertsitate hauek dira aipagarrienak:
- Fribourgeko Unibertsitatea, Leuvengo K.U. eta Lovainako U.C.,
- Paue eta Adurreko Herrialdeetako Unibertsitatea
- Tilburgeko Unibertsitatea
- Greifswaldeko Unibertsitatea
- Cataniako Unibertsitatea
- Pekineko Unibertsitate Normala
- Buenos Airesko Unibertsitate Nazionala
- Zientzia Penalen Institutu Nazionala, D.F. (Mexiko)
- Etab...