Zerbitzuak
Unitate honen helburu nagusia da zuzenbide sistemari eta gizarteari peritazio psikologikoekin lotutako kalitatezko zerbitzua ematea.
Unitateko taldea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Juridiko, Kriminal eta Forentsearen arloko adituek osatzen dute.
Honako zerbitzu hauek ematen dituzte, besteak beste:
- Nahasmendu psikopatologikoen eta nahasmendu mental iragankorren ebaluazioa, eta nahasmenduok zigorrak ezartzearekin duten loturaren ebaluazioa.
- Sexu erasoen, bikoteko indarkeriaren, jazarpenaren eta abarren ondoriozko kalte psikologikoaren ebaluazioa.
- Lekukotasunaren egiazkotasunaren ebaluazioa.
- Nahasmendu psikologikoen simulazioaren ebaluazioa eta detekzioa.
- Autopsia psikologikoak suizidioen eta suizidio ahaleginen kasuan.
- Arriskugarritasunaren ebaluazioa.
- Kontratxostenak egitea ofiziozko azterketa edo alderdiak eskatutako azterketa jakin baten emaitzekin ados ez egonez gero.
- Peritu demanda berreraikitzeko aholkularitza edo psikologiarekin lotutako kontuei buruzko orientazioa.
- Defentsaren argudioak babesteko garrantzizko kontuak eraikitzeko aholkularitza.
- Egoitza judizialean komunikatzeko gaitasunetarako aholkularitza.