inf_premio-antonio-beristain

Biktimologiako ikerketa lan onenaren Antonio Beristain saria

Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren "Antonio Beristain" katedrak, biktimologia arloko ikerketa sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, "Antonio Beristain" biktimologiako ikerketa sariaren deialdia egin du, diziplina honekin lotura duten ezagutzak ulertzen eta hobetzen laguntzen duen lan zientifiko onena saritze aldera. Saria zientzia biktimologikoaren arloan (bereziki, terrorismoaren biktimen arloan) ikerketa lanak egin nahi dituzten gazte ikertzaileei zuzendua dago.

 

2023ko deialdia

XII. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2022)

Joan den 2022ko azaroaren 24ean, ohi den bezala, XII. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria banatu zen, "Antonio Beristain" dk. dk. h.c. irakasleren omenezko ekitaldian Ane Salinas Vianari, Kriminologiaren Euskal Institutuko aurreko ikertzaileari,"Los menores extranjeros no acompañados: doble condición, doble victimización" bere lanagatik.

Inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak egoera juridiko berezia duten kolektiboak dira, bi estatus juridiko desberdin baitituzte: alde batetik, adingabeak dira, eskubideak dituzte eta babesa behar dute, eta, bestetik, hirugarren herrialdeetako atzerritarrak dira, eta kontrolaren eta kanporatzearen xede dira. Hala ere, atzerritar izateari ematen zaio lehentasuna eta ez adingabe izaerari, eta, beraz, estigmatizazio eta biktimizazio egoerak ez dira ikusten. Artikulu honen helburua da biktimologikoki aztertzea inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean daudenek, jasaten dituzten biktimizazio egoerak, eta berrestea haien egoera bikoitza estuki lotuta dagoela biktimizazio bikoitz batekin: batetik, haurren eta gazteen biktimizazioa; eta, bestetik, migratzailearen biktimizazioa edo biktimizazio arrazista.

Gako hitzak: inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak, babesa, kanporatzea, biktimizazioa, arrazakeria.

XI. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2021)

2021eko azaroaren 16an, XI. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria banatu zen, "Antonio Beristain" dk. dk. h.c. irakasleren omenezko ekitaldian zehar:

Lucia Cervero Pineda, UPV/EHUko Gizarte Langintzan graduatua "Víctimas del terrorismo en España: hacia una sociedad de la noviolencia a través de la memoria y las voces de las víctimas

"Terrorismoak forma ugari izan ditu Espainian, eta askotariko biktimak, gizartearen polarizazioa eta gizarte ehunaren eta bizikidetzaren haustura eragin ditu.

Testuinguru horretatik abiatuta, ikerketa honek terrorismoaren biktimen ahotsetako batzuk berrikusten eta aztertzen ditu, eta lau lekukotzen bidez, inpaktua (iragana), egoera eta beharrak (oraingoak) eta indarkeriarik gabeko gizarte bat ahalbidetzen duten balioak identifikatzen ditu.

Lan honen helburua terrorismoaren biktimen testigantzen balioari oinarri bat ematea da, funtsezko tresna bat baita iragana eta oraina ezagutzeko eta berreraikitzeko, bai eta gizartea, hezkuntza, balioak eta gizateria aldatzeko baliabide bat ere, eta horrek etorkizuna indarkeriarik gabeko gizarte baterantz bideratzea ahalbidetzen du".

Ana María Ramirez Ganforninak, Cadiz Unibertsitateko Kriminologian eta Segurtasunean graduatuak, aipamen berezia saria jaso zuen “Conductas de riesgo, factores protectores y victimización por ciberacoso entre menores en Jerez de la Frontera” lanagatik.

"Adingabeak egoera delikatu batean daude Interneten aurrean; izan ere, zaurgarriak dira etengabe agertzen diren era askotako arriskuen aurrean. Ikerketa honetan, Jerez de la Frontera Institutuko 137 ikasleko lagin bati itxitako hamaika galderako inkesta bat egin zitzaion. Horren bidez, adingabe horiek ziberjazarpenaren biktimak izateko duten probabilitatea aztertu nahi zen, eta biktimizazio hori arrisku jokabideen eta babes faktoreen araberakoa zen egiaztatu nahi zen. Emaitzetatik ondoriozta dezakegu adingabeak era askotako arrisku portaeren aurrean daudela, baina ziberjazarpenaren biktima izateko probabilitatea areagotzen dutenak honako hauek dira: Internetera konektatuta igarotzen diren orduak, zenbat sare sozialetan duten profil bat, eta arrisku handiak eta txikiak. Jaso ditugun babes faktoreek ere eragina dute ziberjazarpenagatiko biktimizazioan, eta gurasoak dira Interneti buruzko informazio gehien ematen dutenak".

X. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2020)

2020ko azaroaren 26an Antonio Beristain dk, dk. h.c. irakaslearen omenezko jardunaldian, X "Antonio Beristain" Ikerketa Biktimologikoko Saria honako irabazleei eman zen:

Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko Zuzenbideko Mohamed Said Ribii Khalifi ikasleari Derecho a la Justicia y Memoria: un estudio sobre las víctimas del terrorismo lanarenghatik.

"Ikerlan honen helburu nagusia da terrorismoaren biktimen eskubideak babesten dituen araudiaren eraginkortasuna aztertzea, biktima izaeraren esanahiaren analisi orokorretik abiatuta eta terrorismoaren biktimen berezitasunak kontuan hartuta.

Hala, ikerlanaren lehen aztergaia da terrorismoaren biktimak nortzuk diren ezagutzea, Beristain irakasleak makrobiktimizazioari eta terrorismoaren biktimek (batik bat justizia eta memoria eskubideen urraketetan) pairatzen duten babesgabetasun instituzionalari buruz garatutako teoriari aipamen eginez.

Ondorioz, NBEk, Europako Kontseiluak, Europar Batasunak eta estatuko legediak garatutako tresna araugileak aztertu dira, xedapen horien guztien eraginkortasuna ezagutzeko. Izan ere, antolamendu juridikoak xedatuak xedatu, errealitatea oso bestelakoa da.

Gaur egun, Espainian, ETAren terrorismoarekin lotura izandako pertsonei omenaldiak edo gorazarreak egiten zaizkie botere publikoen pasibotasun orokortuari esker. Alabaina, bizikidetza eta gizarte kohesioa lehenetsiko dituen memoria kolektibo bat egituratuko bada, nahitaez indartu eta egiatan babestu behar dira terrorismoaren biktimen eskubideak. Horrenbestez, galdera hau egiten diogu gure buruari:

Noiz arte iraungo du erakundeen pasibotasunak terrorismoaren biktimak umiliatzeko ekitaldien aurrean?"

Era berean, Ainhoa Gómez Izaguirrek, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide Fakultateko ikasleak, aipamen bereziarekin saritua izan zen Caminar hacia la paz desde la educación en el País Vasco: constrtuir un marco de Derechos Humanos desde las huellas traumáticas lanarengatik.

IX. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2019)

2019ko azaroaren 21ean Antonio Beristain dk, dk. h.c. irakaslearen omenez ospatutako jardunaldian, IX "Antonio Beristain" Ikerketa Biktimologikoko Sariaren banaketa egin zen. Aurten ex-aeqou eman zen honako irabazleei:

Inés Dunis Aldave,‘Esperientzia traumatikoetako biktimekin lan egitea’ online graduondoko ikaslea (2018-2019 ikasturtea) UPV/EHU, bere Terrorismoaren biktimen ahotsak entzuten graduondoko amaierako lanarengatik.

"Azken 50 urteetan Espainian –eta, zehazki, Euskadin– izan den indarkeria terrorista hainbat erakundek eragindakoa izan bada ere, ETA izan da atentatu gehien egin eta biktima gehien eragin dituena. 50 urte horietan, etengabekoa izan da atentatuen mehatxua. Horregatik, duela urte batzuk hiltzeari utzi zionetik, Euskadi beste giro batean bizi da, aurreko 50 urteetan ohikoa izan zen giroaren oso bestelakoa. Gizartea hasi da arnasa lasai hartzen, eta jada ez dago garai batean horrenbeste denboraz eta horrenbeste jenderentzat ohikoa izan zen beldurrik. Hala eta guztiz ere, izugarrikeria horren biktimek hor jarraitzen dute, zuzeneko nahiz zeharkako biktimek, itxaropenez –baita zalantzez ere– beteriko aro baten atarian. Nola biziko dute egoera berria? Nolakoa izango da elkarbizitza hemendik aurrera? Nolakoa izango da egoera berria eta nork izango du hor lekua? Nola? Biktimek ahotsa dute, galderak, planak edo proposamenak egiteko. Lan honek haien ahots batzuk bildu ditu, haien egoera eta itxaropenak ulertzeko helburuaz".

Maria Vaquero Gil, Madrilgo Miguel Hernandez Unibertsitateko ikaslea, bere Genero indarkeriaren ondorioz hildako emakumeen ondorengo adingabeen garrantzi biktimologikoaren alderdi juridikoak, master amaierako lanarengatik.

"Lan honen ikergaia da genero indarkeriak hildako emakumeen seme-alaba adingabeen egoera. Helburu nagusia da oinarri batzuk ezartzea zurtzei eman beharreko tratamendu juridikoa zehazteko, amek pairatu duten indarkeriaren zuzeneko biktima gisa. Horretarako, erreferentzia esparru bat zehaztuko da adingabeen errealitate biktimologikoarentzat, baita oinarri normatibo bat eta krimenaren ondoren eragingo dieten ondorio juridiko nagusiak ere. Gero, genero indarkeria kasuen azterlan enpiriko bat egingo da: zehazki, zurtz adingabeak utzi dituzten kasuena, Soledad Cazorla Prieto Beka Funtsaren laguntzak jaso dituzten familietan gertaturikoak, halako moldez, non garrantzi biktimologikoko ezaugarriak, faktoreak eta alderdi juridikoak kontrastatu ahal izango diren dagokion esparru teoriko eta normatiboarekin. Ondoren, erabiliko dira bai oinarri teorikoa bai aztertutako laginetik lortutako emaitzak adingabeek bizi duten biktimizazio prozesua eraiki eta aztertzeko. Azkenik, proposamen sail bat landuko da, ahalik eta gehien leuntzeko identifikatu diren disfuntzioak eta gabeziak".

VIII. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2018)

2018ko azaroaren 22an Antonio Beristain VIII. Ikerketa Biktimologikoko sariaren emanaldia izan zen,  "Acompañamientos comprometidos. Retos de la Victimología" izenburupean egindako Antonio Beristain irakaslea eta honoris causa doktoreari omenezko VIII Topaketaren harira.

Adriana García González Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen Kriminologiako Graduko ikasleak jaso du ‘Antonio Beristain’ Biktimologiako Ikerketen VIII. saria, ‘La próxima generación del Estado Islámico: la victimización de niñas y niños utilizados por una organización terrorista’ lanari esker.  Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak egiten dute sariaren deialdia, eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte hasierako ekitaldiaren testuinguruan banatuko da.

“Lan honek –azaldu du Adriana García Gonzálezek– ekarpen bat egin nahi du, Estatu Islamikoa (EI) erakunde terroristak gaur-gaurkoz haurrez egiten duen erabileraren dilema ezezaguna hobeto ezagutzeko, eta, horrez gain, jarduteko eta prebenitzeko metodo onargarriak eman nahi ditu.  Erakunde terroristaren historiari buruzko azalpen labur bat egiten da, beren ekintzen bidez –haur soldaduen erabilera, tartean– bilatzen dituzten helburuak ulertzeko. Gero, haurrak talde terroristan inplikatzea errazten duten metodoen edukia aztertzen da, eta, era berean, arazoaren biktimatzat hartzen diren kolektiboak deskribatzen dira. Lanean, sexu femeninoa bereziki aipatzen da, tratuan jasotako desberdintasunak eta erakundearen barruan emandako eginkizunak direla eta; horregatik, hain zuzen, neskei buruzko atal oso bat dago, haien egoera ezkutua azaleratu nahi duena. EIn sartu ondoren, adingabeen prozesuaren hurrengo urratsa prestakuntza edo doktrinatzea da, zeina hainbat teknikaz osatuta baitago. Teknika horiek azterlanaren ezinbesteko fasea den entrenamenduaren atalak dira. Halaber, irakaskuntza metodoan eragina duten kanpo faktoreak aipatu behar dira, hala nola familia edo heziketa. Horrez gain, auzia prebenitzeko eta harekin amaitzeko egokitzat hartzen diren arauak ematen dira, eta horiek ezartzeko gonbidapen bat egiten da, aztertutako egoeraren larritasuna dela eta. Amaitzeko, ikerketaren ondorioak zehazten dira, non EIk biktimizatutako adingabeen azterlanean landu nahi izan den helburu nagusia eta lortutako emaitzak jasotzen baitira”.

VII. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2017)

Joan den azaroaren 23an Antonio Beristain irakaslea eta honoris causa doktorea omentzeko VII. Topaketa Donostian egin zen, " El papel de las víctimas  en la prevención de la radicalización y la deslegitimación del terrorismo y otros delitos violentos. Iniciativas y políticas europeas en un mundo globalizado” izenburupean, eta horren harira, 2017ko edizioari zegokion "Antonio Beristain" biktimologiako ikerketen VII. saria eman zen:

Eduardo Mateo Santamaría jauna, UPV/EHUko Zientzia Politiko eta Administraritzan lizenziatua, Burdeoseko Institut d'Études Politiques-ean (IEP) Ikasketa Politikoetan diplomatua; Catalunya-ko Oberta Unibertsitatean Europa Batasuneko Ikasketetan graduondoa, La contribución del movimiento asociativo y fundacional a la visibilidad de las víctimas del terrorismo lanagatik.

VI. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2016)

Antonio Beristain irakaslea eta honoris causa doktorea omentzeko VI. Topaketa Donostian egin zen, " Victimización sexual y tabúes sociales: ¿Qué necesitan las víctimas y cómo responde la administración de justicia penal a sus derechos y necesidades?" izenburupean, 2016ko azaroaren 24an, eta horren harira, 2016ko edizioari zegokion "Antonio Beristain" biktimologiako ikerketen VI. saria eman zen.
Saria ex aequo eman zitzaien:

María Jiménez Ramos andreari, Kazetaria eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean doktoregai denari, Escribir sobre las víctimas: la bibliografía dedicada a los asesinados por ETA lanarengatik; eta, Laura Guerrero Vidal andreari, Madrilgo Carlos III unibertsitateko Zuzenbideko ikaslea, La Justicia restaurativa en los delitos cometidos por el terrorismo de ETA: La conocida como "vía Nanclares" y los encuentros restaurativos.

V. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2015) 

Antonio Beristain irakaslea eta honoris causa doktorea omentzeko V. Topaketa Donostian egin zen, "Zigor kodearen eta biktimaren estatutu berriari buruzko begirada biktimologikoak" izenburupean, 2015eko azaroaren 19an, eta horren harira, 2015eko edizioari zegokion "Antonio Beristain" biktimologiako ikerketen V. saria eman zen.
Saria ex aequo eman zitzaien:

Alba Abella Uyarra andreari, Psikologiako lizentziaduna eta Biktimologia: Biktimen Arreta Psikologikoa masterra (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea) "DOS INVESTIGACIONES SOBRE LA VICTIMIZACION TERRORISTA: SISTEMATIZACION DE TESTIMONIOS Y ESTUDIO DE CASO UNICO" lanarengatik; eta,
Mirella Company Alcañiz andreari, Giza Eskubideak, Demokrazia eta Nazioarteko Justiziaren arloko doktoregaia, Valentziako Unibertsitatean, "EL ESTIGMA DE LAS FUERZAS Y CUERPOS DE SEGURIDAD VICTIMAS DEL TERRORISMO EN SU VICTIMIZACIÓN" lanarengatik.
"Antonio Beristain" biktimologiako ikerketen sari hau Kriminologiaren Euskal Institutuak ematen du, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak babesten du eta haren xede nagusia da Biktimologiaren arloan egindako ikerketak sustatzea eta bultzatzea. Saria Biktimologia Zientziaren arloa eta, bereziki, terrorismoaren biktimen gaia ikertu nahi duten ikertzaile gazteei eskaintzen zaie.

IV. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2014)

Antonio Beristain irakaslea eta honoris causa doktorea omentzeko IV. topaketa Donostian egin zen "Biktimologiako eztabaidak: hainbat analisi esparruren berrirakurketak eta horren eragina XXI. mendeko prebentzio estrategietan" izenburupean, 2014ko azaroaren 27an, eta horren harira, 2014ko edizioari zegokion "Antonio Beristain" biktimologiako ikerketen IV. saria eman zen.

Saria Juan Sebastián Vera Sánchez jaunari eman zitzaion (Bartzelonako Unibertsitatea),"Verdad en el proceso penal terrorista: por las víctimas y la sociedad" izenburuko lanarengatik.

Era berean, epaimahaiak, lanaren kalitatea eta ekarpenak aintzat hartuta, aho batez erabaki zuen  Izaskun Porres García andrea (Euskal Herriko Unibertsitatea) aipamen berezi batez saritzea, "La necesaria revisión de la prohibición de la mediación en los delitos de violencia de género" izenburuko lanarengatik.

"Antonio Beristain" biktimologiako ikerketen sari hau Kriminologiaren Euskal Institutuak ematen du, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak babesten du, eta haren xede nagusia da Biktimologiaren arloan egindako ikerketak sustatzea eta bultzatzea. Saria Biktimologia Zientziaren arloa eta, bereziki, terrorismoaren biktimen gaia ikertu nahi duten ikertzaile gazteei eskaintzen zaie.

Oharra: lanak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 10era arte luzatuko da.

III. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2013)

Saria eman gabe geratu zen edizio horretan.

II. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2012)

Antonio Beristain h. c. dok. irakasle doktorearen omenez "Tutela judicial efectiva frente a la impunidad. Aportaciones desde la Justicia victimal" goiburuarekin 2012ko azaroaren 8an Donostian egindako II. topaketaren esparruan, II. "Antonio Beristain" Biktimologiako ikerketa saria eman zen, 2012ko edizioan.

Saria Javier Martín Peña jaunari eman zitzaion (Zaragozako Unibertsitatea. INVICTUS ikerketa, Bartzelonako Unibertsitatea), bere lan honengatik: "Amenazados de ETA en Euskadi: Una aproximación al estudio científico de su victimación".

Kriminologiaren Euskal Institutuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak babestuta ematen duen "Antonio Beristain" biktimologiako ikerketa sari honen helburu nagusia biktimologia arloko ikerketa sustatzea eta bultzatzea da. Saria zientzia biktimologikoaren arloan (bereziki, terrorismoaren biktimen arloan) ikerketa lanak egin nahi dituzten gazte ikertzaileei zuzendua dago.

I. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria (2011)

Antonio Beristain h. c. dok. irakasle doktorearen omenez 2011ko azaroaren 3an eta 4an "Biktimekiko justizia baterantz" goiburuarekin Donostian egindako Nazioarteko Topaketaren esparruan, I. "Antonio Beristain" biktimologiako ikerketa saria eman zen, 2011ko edizioan.

Saria Ágata Serranòrentzat izan zen (Madrilgo Juan Karlos Erregea Unibertsitatea), "La lucha social contra el terrorismo: testimonios de algunas víctimas de ETA" gaitzat hartuta egindako lanarengatik.

Kriminologiaren Euskal Institutuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak babestuta ematen duen "Antonio Beristain" biktimologiako ikerketa sariaren helburu nagusia biktimologia arloko ikerketa sustatzea eta bultzatzea da. Saria zientzia biktimologikoaren arloan (bereziki, terrorismoaren biktimen arloan) ikerketa lanak egin nahi dituzten gazte ikertzaileei zuzendua dago.