CBL-2024-2025-Zero zabor helburu

Zero zabor helburu

Bilboko Ingenieritza Eskolako II. Eraikinaren hondakinen azterketa, beraien kopurua minimizatzeko, kudeaketa arduratsua lortzeko, eta baita beste aukera jasangarriago batengatik ordezkapena bilatzeko ere

Unibertsitate testuinguruan hondakinak gutxitzeko lan egin da; besteak beste, unibertsitateak egin zuen Garapen Iraunkorrerako EHU 2030 agendaren bitartez. Adibidez, hondakinen bereizketa eta birziklapena asko erraztu da. Baina hondakinen kudeaketa arduratsuak sortzen ditugun hondakinez gehiago jakitea eskatzen du. Gaur egun, hondakinen kudeaketa ikuspegi ezberdinetatik aztertzeko teknika desberdinak daude. Gure ikerketa taldea LCAn (Life Cycle Analysis) eta Ekodiseinuan aditua da. Esaterako, LCA produktu baten bizi-ziklo osoan eragiten dituen ingurumen-inpaktuak aztertzeko erabiltzen den tresna da, eta Ekodiseinua, ordea, produktu jasangarriak diseinatzea bilatzen duen filosofia da.

Gure proposamena hondakinen azterketa sakon bat egitea da berauek karakterizatzeko, eta hortik abiatuta, bizi-ziklo amaierako aukera desberdinak identifika ditzakegu. Ondoren, bizitzaren amaierako aukera ezberdinak aukeratuko dira eta, azkenik, alternatiba eta ordezko iraunkorragoak eskaini. Hondakinen kudeaketa arduratsuko azterlan hau Bilboko Ingeniaritza Eskolan egingo da, zehazkiago, II. eraikinean.

  • Koordinatzailea: Maider Iturrondobeitia Ellacuria
  • Kontakturako e-maila: maider.iturrondobeitia@ehu.eus
  • Parte hartzen duten ikastegiak: Bilboko Ingenieritza Eskola
  • Edición del Programa CBL: VIII (2024/25)