Webinar "Aldaketa klimatikoa: Zer da eta zer egin dezakegu guk honi aurre egiteko?"
Martxoak 24, asteazkena, 12:30tan
Zoom bidez (Gazteleraz)
Zoom bidez (Gazteleraz)
The Planet App-ek, UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisuaren arloko Zuzendaritzarekin batera, ikasleei zuzendutako Webinar bat antolatu du ‘Aldaketa klimatikoa: zer da eta zer egin dezakegu guk honi aurre egiteko?’ izenburupean. Webinarra ordutebeko iraupena izango du eta martxoaren 24an, asteazkena, eguerdiko 12:30tan izango da.
Baina zer da berotze globala eta berotegi-efektua? Zer da karbono-aztarna? Zertarako balio du? Aldaketa klimatikoari banaka aurre egin al dakioke? Nola?
Gai horiei guztiei eta beste batzuei Manuel Pinillak, The Planet App fundatzaileak, erantzungo die ekitaldian zehar.
Online ekitaldira joan nahi duten guztiek doan eman ahal izango dute izena.
Erreserbatu zure lekua!
Zure parte-hartzea espero dugu,
OHARRA: Zure karbono-aztarna ezagutzera animatzen zaitugu ekitaldira joan aurretik.