GKAAPE hondakinak sortzen dituzten zentroak, UPV/EHUn
UPV/EHUko esperimentazio animalien hondakinak; batez ere, Animaliategi Zerbitzu Orokorrean sortzen dira, UPV/EHUko Ikerketako Zerbitzu Nagusien (SGIKER) mendeko zerbitzu bat.
Animaliategi Zerbitzu Orokorraren helburua unibertsitateko kideei ikertzeko eta irakasteko beharrezkoak dituzten esperimentazio animaliak eskaintzea da. Esperimentazio animaliei eta beren inguruneei buruzko aholkularitza ematen die teknikariei eta erabiltzeei, eta xede zientifikoekin erabilitako animaliak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzeaz arduratzen da.
Animalia esperimentazioa egin aurretik, dagokion baimena eman beharko du esperimentazio animalien erabilerari buruzko Etika Batzordeak.
Animaliategi Zerbitzu Orokorra hiru unitatek osatzen dute, UPV/EHUko campuseko bana. Unitate bakoitzean, erabiltzailetzat hartzen dira esperimentazio eta irakats lanetarako animaliak erabili behar dituzten UPV/EHUko ikertzaile guztiak.
Horrez gain, Bizkaiko Campusaren Plentziako Itsas Estazioak ere esperimentazio animalien hondakinak sortzen ditu, Itsas Biologia eta Bioteknologia esperimentalaren arloko ikergune gisa.
Zentro ekoizlea | Kokalekua | Harremanetarako | NIMA |
---|---|---|---|
Animaliategia-Araba | Farmazia Fakultatea. Gasteiz | animalario-ar@ehu.eus T.: 945 01 3901 | 0100007217 |
Animaliategia- Bizkaia | Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Leioa | animalario-bi@ehu.eus T.: 946 01 5804 – 3205 | 4800016299 |
Animaliategia- Gipuzkoa | Psikologia Fakultatea. Donostia | animalario-gi@ehu.eus T.: 943 01 8337 | 2000011119 |
PIE. Plentziajo Itsas Estazioa- Bizkaia | Itsas pasealekua. 48620 Plentzia | T.: 946 01 8454 | 4800285961 |