UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak eta Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak bultzatutako kanpaina
UPV/EHUn papera murrizteko eta zentzuz erabiltzeko kanpaina
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/12
Materialen kontsumoa eta, bereziki, paperarena murriztea gero eta garrantzitsuagoa da formatu elektronikora igarotzen gauden honetan. Eremu hori bereziki interesgarria da administrazioarentzat eta unibertsitateentzat, bertan paper ugari erabiltzen baita apunteak, lanak, argitalpenak eta bestelako dokumentuak inprimatzeko.
Papera gehiegi erabiltzeak eragin negatiboa du ingurumenean, eta, horrez gain, kostu ekonomikoa handia da eta denbora handia ematen da hainbat izapide egiten.
Hortaz, garrantzitsua da unibertsitateko kideok paper gutxiago eta zentzuz erabiltzeko neurriak hartzea. Hartara planeta zaintzearen alde egingo dugu, baina, horrez gain, gure egunerako bizitzan eraginkorragoak izango gara eta arduratsua jokatuko dugu.
Kanpaina honetan gonbita egiten dizugu gogoeta egiteko paper gutxiago erabiltzeak eta arlo horretan zerbait egiteak daukan garrantziaz. Horretarako, unibertsitatean, zure egunerokoan, ezar ditzakezun zenbait jokabide jasangarri emango dizkizugu. Guztion artean UPV/EHU jasangarriagoa izatea lortuko dugu.