UPV/EHUren mugikortasun-diagnosia
AMIA analisia (2018)
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ez dauka Mugikortasun Planik, mugikortasun jasangarria sustatzen duten ekintzak eta proiektuak aplikatu baditu ere. Plan hori beharrezkoa da aurrera egiteko egungo mugikortasun sistemaren aldaketan, eramanezina den sistema ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik, eta beharrezkoa da Unibertsitateak ingurumen arloan hartu duen konpromisoagatik eta araudiak horrelako plan bat edukitzera behartzen duelako. Eusko Jaurlaritzaren irailaren 22ko 178/2015 dekretuaren arabera, 100 pertsonatik gora hartzen dituzten zentro publikoak behartuta daude Mugikortasun Plan bat edukitzera.
Horrelako plan bat egiteko, UPV/EHU bere osotasunean aztertuko duen mugikortasun diagnostiko bat egin behar zen lehenbizi. Diagnostikoa 2018an egin da, eta AMIA formatuan aurkezten da; hots, ahultasunak (A), mehatxuak (M), indarguneak (I) eta aukerak (A) identifikatuz, erabakitzeko zer alderdi mantendu (I), zuzendu (A), bultzatu (A) edo aurre egin behar zaien (M).
Diagnostikorako metodologia eskura dagoen informazioa biltzean oinarritu da, eta informazio osagarriaren bilaketan. Gainera, inkestak egin dira unibertsitateko kideen artean, beste bide batzuetatik lortu ezin izan den informazioa eskuratzeko. Behin informazio guztia bilduta, haren analisiari ekin zaio, gaur egungo egoera zehazteko: garraio publikoaren eskaintza-eskaera, UPV/EHUko kideen mugikortasun ohiturak eta ohitura horien atzean dauden motibazioak. Bestetik, mugikortasunak sortutako CO2 isuriak kalkulatu dira.
Amaierako txostenaren laburpena eskuragarri hemen: