Zer da unicitiES 2030?
Unibertsitatea-hiria binomioa ardatz duen ekimen bat da, Unibertsitateen Ministerioaren babesarekin, eta 2023/24 ikasturtean Valentzian eta Gasteizen pilotatuko da Valentziako Unibertsitatearekin eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoarekin, bai eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin ere (Arabako Campusa).
unicitiES 2030 ekimenak, City Studio metodologian inspiratuta, hirien premiekin bat datozen titulazio-amaierako lanak (GrAL/MAL) sustatzen ditu. Ikasleek, unibertsitateko irakasleek eta udaleko profesionalek batera egiten dute lan hiriaren eraldaketa jasangarrirako proposamenak elkarrekin sortzeko, neutraltasun klimatikoa lortzeko bidean hiriek aurkitzen dituzten arazo zehatzei irtenbideak bilatzen saiatuz.
Elkarlan hori hiri adimendunaren eta klimaren aldetik neutroa den hiri eredu bat lortu nahi duten udal politika publikoetan oinarritzen da, hiria laborategi bihurtuz ebidentziak sortzen dituzten ideiekin, prototipoekin eta ekintzekin esperimentatzeko aukera emanez.