unicitiES 2030: Hautatuak izan diren GrAL/MALak

unicitiES 2030: Vitoria-Gasteizko hegoaldeko ibaien balorazio hidrogeomorfologikoa

Vitoria-Gasteizko hegoaldeko ibaien balorazio hidrogeomorfologikoa

Ibai Ortiz de Arri Barrondo

Geografia eta Lurralde Antolaketako Gradua (Letren Fakultatea)

Abstract

Jarduera antropikoaren ondorioz, ekosistema urtarrak izan dira kaltetuenak Europan, eta, horregatik, ur-masen egoera hobetzeko asmoz, Europar Batasunak 2000/60/EE Uraren Esparru Zuzentaraua jarri zuen abian, Europar Batasuneko herrialdeak beren ur-masak egoera onean egotera behartzen dituena.

Hortaz, lanaren helburu nagusia da Batan ibaiaren diagnostiko hidrogeomorfologikoa egitea, IHG indize hidrogeomorfologikoak proposatzen duen metodologia erabiliz, eta, ondoren, egoera hidrogeomorfologikoa hobetzeko lehengoratze-neurriak proposatzea.

Diagnostikoa egiteko, berrikuspen bibliografikoa, elaborazio kartografikoa eta landa-lana egin dira: landa-lana, ibaiaren presioak eta inpaktuak identifikatzeko, eta elaborazio kartografikoa, ibai-arroko lurzoruaren erabileren garapena eta azken hamarkadetan ibilguaren trazaduran izandako aldaketa ezagutzeko. Indize horrek 3 parametro handi hartzen ditu kontuan: ibai-sistemaren kalitate funtzionala, ibilguaren kalitatea eta erriberen kalitatea, eta azpiparametroek dituzten presioak kontuan hartuta, egoera hidrogeomorfologikoa oso txarra, txarra, erregularra, ona edo oso ona izango da.

Gako-hitzak: Antropozenoa, Ibai-sistemak, 2000/60/EE Uraren Esparru Zuzentaraua, IHG-Indize Hidrogeomorfologikoa