Zeintzuk dira UPV/EHUn espero diren emaitzak unicitiES2030-etik?
-
Vitoria-Gasteizko hiriaren eraldaketa jasangarria bultzatzea, zorroztasun zientifikoz eta arrisku txikiko esperimentuez egindako ikerketen bitartez. Ikerketok handituko dute hiriaren gaitasuna arazoak modu berritzailean eta inpaktu sozialaz konpontzeko.
-
Unibertsitateko ikasleei sarbide pribilegiatua ematea hiriaren kudeaketara, udaleko profesionalen eta unibertsitateko irakasleen eskutik. Denek elkarrekin arazo errealen inguruan lan eginez, ikasleek beren trebetasunak sendotuko dituzte eta aldi berean aukera izango dute benetan eragina izateko beren hirien etorkizunaren formulazioan.
-
Vitoria-Gasteizko udaleko sailen, UPV/EHUko irakasle-taldeen eta ikerketa-taldeen artean konfiantzazko harremanak indartzea, lankidetza finkorako ildoak ezartzeari begira.
-
Etorkizuneko herritarren kultura berria sortzen laguntzea.
-
Unibertsitateen eta Vitoria-Gasteizko udalaren arteko elkarlanerako metodologia bat ezartzea, beste herri askotara hedatzeko modukoa.