Unibertsitatea eragile gizartearen eraldaketan. Ikasleak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen inplikatzea

Agenda 2030 onesteak eskatu egiten dio unibertsitateari bere ikasleek oraingo errealitatea uler dezaten lortzeko gai izatea. Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) gai-zerrenda luze bat izan daitezke ikasleak jasangarritasunerantz bideratzeko eskuratu beharreko konpetentziak definitzearren. Ikasleek GJHei buruz duten ezagutza eta interes mailaren ebidentzia, unibertsitatearen aldetik, aurreneko pausoa da aldaketarako irakaskuntza-praktikak diseinatzeko. GBLaren bitartez, aipatutako ebidentzia biltzea da xedea.
- Koordinatzailea: Marta Barandiaran Galdós
- Harremanetarako helbidea: marta.barandiaran@ehu.eus
- Parte hartzen duten zentroak:
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- CBL Programako edizioa: I (2017/18), II (2018/19) eta III (2019/20)