ENLACES-Universidad-Solidaria

Intereseko estekak (Unibertsitate Solidarioa)

GEZKI

Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokia sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiak egindako jarduera identifikatu eta zenbatzeko beharrari erantzuteko. Gizarte Ekonomia erakunde pribatu multzo zabal bat da eta horien ezaugarri komuna da gizartearen beharrak asetzeko sortu direla eta ez inbertitzaile kapitalistei ordaintzeko.

IKUSPEGI- Immigrazioaren Euskal Behatokia

Tresna bat da, EAEn atzerriko immigrazioa sistematikoki ezagutu ahal izateko.

IMISATE (InMIgración y SAlud Transcultural en Euskadi - Immigrazioa eta Kultura arteko Osasuna Euskadin)

2003. urtean sortu zen, ikerketaren ikuspegitik migrazioaren fenomenoari heltzeko, eta biztanle immigranteen integrazioa antolatzen paper garrantzitsua duten gizarteko taldeekin estu lankidetzan aritu da.

GARAPENERAKO LANKIDETZA BULEGOA (UPV/EHU)

UPV/EHUren barnean sortu zen, garapenerako unibertsitate lankidetza sustatzeko. Ekimen hau unibertsitate osoaren ahalegin solidarioa da, eta berarekin batera lan egiten duten elkarteen gaitasunak indartzera zuzenduta dago, unibertsitate eta hezkuntza sektoreetan enfasi berezia jarrita. Zehazki, Bulegoaren helburua da unibertsitateak garapenerako lankidetzan egiten dituen ahaleginak antolatu, lagundu eta bideratzea.

HEGOA - Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua.