Erasmus Sareen UE4SD proiektua
Erasmus Sareen UE4SD (University Educators for Sustainable Development) proiektua Europako Batzordeak sare akademikoak eratzeko martxan jarritako ERASMUS LIFELONG LEARNING PROGRAMME programan kokatzen da. Europako 52 unibertsitate daude proiektuaren barruan (horien artean, Euskal Herriko Unibertsitatea), eta Gloucestershireko Unibertsitateak (Erresuma Batua) koordinatzen du.
ERASMUS sare akademikoak Europako lankidetza bultzatzeko eta gai espezifikoetan berrikuntza errazteko diseinatuta daude. Halaber, lagungarriak dira goi mailako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko, diziplina akademiko jakin baten dimentsio europarra definitzeko eta lantzeko, berrikuntza sustatzeko, eta metodologien eta jardunbide egokien trukea bultzatzeko. Hori lortze aldera, beharrezkoa da goi mailako hezkuntza erakundeen eta unibertsitateko fakultate eta sailen arteko lankidetza; bai eta elkarteen eta enpresa profesionalen edo bestelako erakundeen parte hartzea ere.
UE4SD Proiektuak Garapen iraunkorrerako hezkuntzaren (GJH) eta goi mailako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko prozesuen arteko harremanari erreparatzen dio nagusiki. Haren helburua unibertsitateentzako gida estrategiko bat osatzea da, GJH berrikuntza jarduera akademikoen eta curriculumaren esparruan sustatzeko. Horretarako, unibertsitateko hezitzaileentzako aukerak identifikatu, eta sortuko dira, garapen profesionalaren bidez GJHrako gaitasunak garatzeko. Proiektuak, azken batean, lortu nahi du unibertsitateko irakasleek beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea, ikasleak presta ditzaten beren lan profesionalean eta bizitza pertsonalean iraunkortasunari aurre egiteko.
Argitaratutako dokumentuak: