CBL-2018-2019-Transformando-realidades

Errealitateak eraldatuz: Unibertsitatea eta Komunitatea, hezkuntza Ikaskuntza-Zerbitzuan oinarritutako Gradu eta Master Amaierako Lanen bitartez humanizatzeko xedearekin lanean

-Errealitateak eraldatuz-

Umeak eskola-baratzean (3, 4, 5, 16,17 garapen iraunkortasunerako helburuak)

Ikaskuntza-Zerbitzua (I+Z) jakintza-alor guztietan esperientzia aberasgarria bada ere, hezkuntza alorreko unibertsitate-ikasketetan duen eragin positiboa are nabarmenagoa da. I+Zak hasierako prestakuntzan dauden etorkizuneko irakasleei hezkuntza-testuinguru espezifiko eta anitzetako askotariko ikuspegi errealak eskaintzen dizkie. Hori kultura- eta justizia-sentsibilitatea garatzeko baliagarria da eta aurrerantzean ikasle guztientzat sozialki bidezkoagoak eta ekitatiboagoak diren hezkuntza-esperientziak bermatu behar dituztela barneratzeko bidea.

Beraz, proiektuaren helburu nagusia I+Z Gradu Amaierako Lanetan eta Master Amaierako Lanetan inplementatzea da. Horrela, etorkizuneko irakasleei Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat egiten duen gizarte-eraldaketarako eragile gisa kokatzeko aukera eskaintzen zaie eta, aldi berean, unibertsitatearen eta komunitateren arteko elkarlana eraikitzen da.

Proiektua Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetako zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterreko ikasleei zuzenduta dago. Gure proposamena EHUko hiru Campusetan eskaintzen dugu (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia), gure taldeko irakasleak hiru testuingurutan ditugulako; jakintza-arlo edo sail ezberdinetan, gainera.

Ikasleek jarraitu beharreko faseak honakoak dira: testuinguru hurbileko gabeziak identifikatu, agente ezberdinekin harremanetan jarri, ingurua hobetzeko zerbitzua diseinatu, aplikazioari buruzko galdera kritikoak egin eta prozesuari buruz hausnartu. Horretarako, IkHezi ikerketa-taldearen gidaritza jasotzen dute, formakuntza espezifiko eta material lagungarrien bitartez. Bideak ahalbidetzen du bai zerbitzuen inpaktua ebaluatzea, baina baita I+Z, metodologia eta lan-eredu gisa, baloratzea.

  • Koordinatzailea: Haizea Galarraga; Rakel Gamito; Ana Luisa López
  • Harremanetarako helbidea: haizea.galarraga@ehu.eusrakel.gamito@ehu.eus; analuisa.lopez@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
    • Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
    • Bilboko Hezkuntza Fakultatea
    • Gizarte-erakundeak: ASPACE, APDEMA, GEU Elkartea, Gasteizko Udal Haur Eskolak, Aspanafoa, Mila Kolore, D-espacio…
    • Askotariko ikastetxeak: Aranbizkarra, Ramon Bajo, Sansomendi, Lantziegoko ikastola, Zumaiena, San Inazio Ikastetxea, Lekeitioko ikastola…
  • CBL Programako edizioa: II (2018/19), III (2019/20), IV (2020/21), V (2021/22), VI (2022/23), VII (2023/24), VIII (2024/25)

 

 

Ekoizpen zientifikoa

2024

2023

2022

2021

2020

2019