TALLER-Gu-geu-bolondres

“Aldaketa klimatikoari STOP” SORTU-EKITEKO tailerra

Zure ideiak oso baliagarriak dira. Ez iezaiezu pasatzen utzi. Jar itzazu martxan.

Tailerraren kartela

Semaforo batekin neurtuko balitz Lur planetaren egoera, anbar argitik gorrira pasatzeko zorian egongo litzateke. Urteak dira berdea atzean utzi genuela.  Klima aldaketa arazo konponezinak sortzen ari da planetan.

Zientzialariak etengabe ari dira ohartarazten tenperatura igo eta igo ari dela gizakion eraginez. Kalteak suntsitzaileak dira. Tenperatura soilik 2 ºC igoz gero, milioika tona zereal gal daitezke munduan, eta milioika pertsonaren elikadura oinarria dira produktuok.

Klima aldaketaren mehatxuari erantzun global indartsuago bat emateko, herrialdeek Parisko Akordioa sinatu zuten COP21 goi bileran, Parisen, eta 2016ko azaroan sartu zen indarrean. Akordio horretan, herrialdeek adostu zuten lan egingo zutela tenperatura globala 2 °C baino gutxiago areagotu zedin.

Gizarte zibila kalera irten da gobernuei eskatzeko neurri gehiago har ditzatela klima aldaketa geldiarazteko. Nahiko al da hori? Beste zer egin dezakegu? Eta… garrantzitsuena: GURE EGUNEROKOAN, ETXEAN… CAMPUSEAN… EGITEN AL DUGU ZERBAIT?

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikasle askok bat egin duzue Greta Thunberg Suediako nerabeak hasitako Fridays for future (FFF) egitasmoarekin.

ETA BAT EGITEAZ GAIN, ZERBAIT GEHIAGO EGITEN BADUGU? ETA ALDAKETA LEHENGORATZEN BADUGU?

Eman izena tailer honetan, eta laguntza emango dizugu aspalditik buruan duzun ideia hori garatzeko eta martxan jartzeko, lehen zirriborrotik hasi eta gu geu bolondres programako proiektua entregatzeraino.

Erraz-erraza da.

Izena eman, plaza kopuru mugatua dago eta!
Egitaraua
Sala de Juntas
Edificio Biblioteca Central
Área de Leioa-Erandio. Campus de Bizkaia

Otsailak 18. 15:00-17:00
I. blokea. «Gu geu bolondres» programaren aurkezpena (2 ordu).

Jarduerak:

  • UPV/EHUk jasangarritasunaren inguruan martxan dituen egitasmoak aurkeztuko dira, Gu geu bolondres boluntariotza programa barne.
  • 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuei (GIH) lotuta dauden unibertsitate arloko erronkak aurkeztutako dira, baita helburu horiei lotutako gizarte erakundeak ere (GKEak, elkarteak…), batez ere “Klima babesteko Ekintza) helburuarekin zerikusia dutenak.
  • Parte hartzen duten pertsonen interesak identifikatu eta bateratuko dira, eta proiektuetarako lehen ideiak jasoko dira, taldekako eta banakako dinamiken bitartez.

Otsailak 20. 15:00-17:00
II. blokea. Lehenengo ideiak sustatzea eta garatzea (2 ordu).

Jarduerak:

  • Proiektuetarako ideiak sustatuko dira, sormen dinamikak eginez.
  • Proiektuen lehen zirriborroak idatziko dira: helburuak, hartzaileak, jardueren plangintza eta beharrezko baliabideak, etab.

Otsailak 27. 15:00-17:00
III. blokea. “Jarduera Proiektua”-ren jarraipena (2 ordu).

Jarduerak:

  • Proiektuaren jarraipena egingo da, egituratu, zalantzak argitu, eta idazten eta martxan jartzen lagundu.
  • Ikasleei laguntza emango diegu “Jarduera proiektua”-ren amaierako testua egiteko eta "Jardueraren amaierako txostena” egiteko.

Martxoak 3. 15:00-17:00
IV. blokea. “Jarduera Proiektua” formularioa idaztea eta entregatzea (2 ordu).

Jarduerak:

  • Diseinatutako proiektuak partekatuko dira.
  • UPV/EHUko Iraunkortasuneko Zuzendaritzari entregatuko zaio proiektua.
OHAR GARRANTZITSUA: Ziurtagiri bat emango da, egindako formazioa eta ikasitako gaitasunak egiaztatzen dituena. Horrez gain, diseinatutako ekintzak eta proiektuak martxan jartzen dituzten ikasleei hautazko kreditu batzuk aitortuko zaizkie  Gu geu bolondres boluntariotza-programan.

Izena ematea

  • Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 17ra arte

Jolas eta ekin, SERSO San Viator, InteRed, Gizakien lurra, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Ediciones anteriores