SOMOS+ por la Inclusión bloga
UPV/EHUko ikasle boluntarioek aktiboki laguntzen dute dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioaren aldeko bloga editatzen eta eguneratzen.
Zer da SOMOS+ por la inclusión?
Pertsona mota askok (desgaitasun edo dibertsitate funtzionalen bat izan edo ez izan) pertsona mota askorentzat sortutako blog bat da, hala Internet nola gure gizartea inklusiboagoak egitea duena helburu. Izan ere, pertsona guztiak desberdinak gara, eta pentsatzeko, komunikatzeko eta mugitzeko era desberdinak ditugu, baina bada guzti-guztiok daukagun ezaugarri bat: pertsonak gara.
Gune honetan, gure esperientziak eta munduaren inguruan dugun ikuspegia partekatzen ditugu. Guk nahi dugu gure irakurleek hobeto ezagutu gaitzatela eta jakin dezatela zer pentsatzen dugun UPV/EHUko ikasle garenok.
Honako helburu hauek lortu nahi ditu blog honen bidez:
- Kolektibo guztien inklusioa eta autonomia sustatzea; zailtasunak dituzten kolektiboena, bereziki.
- Dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboari ikusgaitasuna ematea.
- Interneten kolektibo guztiak kontuan hartzeko beharraren inguruan sentsibilizatzea.
- Hainbat kolektibotako pertsonen arteko talde lana sustatzea eta talde nortasuna indartzea.
Labur esanda, jendearen adimena zabaldu nahi dugu, eta sen kritikoagoa eratzen lagundu.
Zer egiten dugu?
- Astean behin edukiak argitaratzen ditugu.
- Hausnarketak partekatzeko biltzen gara. Bilerak Bilbon edo Donostian egiten ditugu.
- Bakarka nahiz beste parte hartzaile batzuekin batera egiten dugu lan, eta hainbat rol baliatzen ditugu.
Denek har dezakezue parte proiektu honetan, dela gure edukiak irakurtzen, dela gurekin lan egiten. Behar duzuen gauza bakarra da gogoa izatea eta ordenagailu bat eta/edo antzeko beste gailu batzuk edukitzea, blogean lan egin ahal izateko. Anima zaitezte!
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzue helbide honetara: somosmas.inclusion@gmail.com