semana-europea-movilidad-2023

UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “ Konbinatu eta mugitu!" lelopean

Cartel

 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau Konbinatu eta mugitu!" lelopean, hiru campusetan unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, IIP eta AZP) zuzedutako jarduera presentzialak, eta online jarduerak, martxan jarriz.

 

 

SEM 2023 - Jarduera presentzialak

Jarduera presentzialak

Arabako Campusa

Informazio-gunea

  • Eguna: irailak 21
  • Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
  • Ordua: 10:30-14:30

Bizikleten erregistroa, hirian mugitzeko moduak eta campus-erdiguneko konexioa, VGbiziz eta aparkaleku-sarea, campusera iristen den garraio publikoko sarea, garraiorako txartelak...

 

Bizikleten Azterketa Teknikoko Gunea

  • Eguna: irailak 21
  • Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
  • Ordua: 10:30-14:30

Egunean zehar, nahi duten pertsonak euren bizikletarekin hurbildu ahal izango dira bertara, ikuska dezaten. Puntuaren arduradunak ibilgailuaren mantentzeari eta konponketei buruzko oinarrizko ezagutzak emango ditu. Bizikleteroak erakundearekin lankidetzan.

 

Patinete elektrikoen zirkuitua eta tailerra

  • Eguna: irailak 21
  • Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
  • Ordua: 10:30-14:30

Patinete elektrikoa unibertsitate-komunitateari hurbiltzeko asmoz, ibiltzeko zirkuitu bat diseinatuko da. Horrela, patinete elektrikorik inoiz probatu ez dutenek modu seguruan egiteko aukera izango dute. AVPE elkartearekin eta Kilker Mobilityrekin lankidetzan.

 

Jarduerak Gasteizko Udalarekin elkarlanean (arratsaldez)

  • Eguna: irailak 21
  • Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa)

Gynkana bizikletaz eta bizikleten azterketa teknikoa (17:00 – 20:00). Helduek zein haurrek bizikletaz ibiltzen duten trebetasuna erakusteko jarduera. Bizikletak egoera egokian daudela egiaztatzeko baliatuko da.

Bizikleta ibilaldia (19:00 – 21:00). Bizikleta-zirkuitua, unibertsitateetatik abiatuta Pradoraino, bidegorriak erabiliz. 16 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta joan behar dute, edo legezko tutorearen baimena izan. Izena eman behar da.

 

Bizkaiko Campusa

Formula Student erakusketa

  • Eguna: irailak 20
  • Lekua: Mikel Laboa Plaza
  • Ordua: 10:30-13:30

Formula ibilgailu elektrikoaren erakusketa, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakasle talde batek garatua.

 

BMW ibilgailu elektrikoen erakusketa

  • Eguna: irailak 20
  • Lekua: Mikel Laboa Plaza
  • Ordua: 10:30-13:30

BMW markako zenbait ibilgailu elektrikoen erakusketa.


Bizikletaren tailerra

  • Data: irailak 20
  • Lekua: Mikel Laboa plaza
  • Ordua: 10: 30-13: 30

Bertaratzen direnek bizikleta konpontzen ikasi ahal izango dute, biomekanikari buruzko alderdiak, eta bizikleta elektrikoa probatu ahal izango dute.

 

Elektrolindegien aurkezpena

  • Eguna: irailak 20
  • Lekua: via Aemilia
  • Ordua: 12:00

 

Gipuzkoako Campusa

Parking Day

  • Eguna: irailak 15
  • Lekua: I.M. Barriola eta Santamaria eraikinen arteko gunea
  • Ordua: 10:00-13:00

Aparkaleku bat kafetegi bihurtzea aldi baterako.

 

Bizikleten tailerra

  • Eguna: irailak 20 eta 22
  • Lekua: I.M. Barriola zentroa (20) eta Oñati plaza (22)
  • Ordua: 10:30-13:30

Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak.

 

Ibilbidea bizikletaz

  • Eguna: irailak 20
  • Lekua: irteera I.M. Barriola zentrotik
  • Ordua: xx:xx

Bizikletaz gidatutako ibilbidea hirian zehar. Ezagutu gure bidegorriak. UPV/EHUk bi gida eta bizikletak jartzen ditu (8 bizikleta, elektrikoren bat). Zure bizikletarekin ere parte har dezakezu.

Ibilbidea egiteko, gomendagarria da aldez aurretik izena ematea Kirol Zerbitzuaren aplikazioaren bidez. Hala ere, azken orduan animatzen bazara, Ignacio Maria Barriola zentrora hurbildu eta jarduerarekin bat egin dezakezu.

Jarduerarako arropa eta oinetako egokiak eramatea gomenzatzen dizuegu. Parte hartzera animatzeagatik UPV/EHUko kamiseta oparituko dizuegu.

Izen-ematea: 8 Bizikleta / Bizikleta propioa (irailaren 5etik 19ra).

 

Bizikletada

  • Eguna: irailak 22
  • Lekua: Alderdi Eder, Donostiako Udalatxearen aurrean
  • Ordua: 11:00

Donostiako Udalak antolatutako Bizikletadan parte hartuko dugu. Alderdi Ederretik atera eta Campusetik igaroko da 11:15ak aldera.

SEM 2023 - Actividades online

Online jarduerak

 

Bizikletaren munduari eta mugikortasun iraunkorrari buruzko galdera lehiaketa

  • Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Bizikletaren munduari eta mugikortasun iraunkorrari buruzko 10 galderari erantzun besterik ez duzu egin behar. Parte hartzen duzuen eta galdera gehiago asmatzen dituzuen guztiok EHUDendaren sudadera/haize-babesen edo jarduera-erlojuen zozketan sartuko zarete.

https://egelapi.ehu.eus/course/view.php?id=1884

Irabazleak:
Jorge Goikoetxea Urkitza
María Aranzazu Millet Mendibil
Amaia Zarrabeitia Elorriaga

 

Argazki lehiaketa

  • Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako artikulu bat (kirol jertsea, haizetik babesteko jertsea edo jarduera-erlojua) jasoko dute.

https://www.instagram.com/upvehu_gara/​​

Saritutako argazkiak

Saritutako argazkiak