UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “ Konbinatu eta mugitu!" lelopean
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Konbinatu eta mugitu!" lelopean, hiru campusetan unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, IIP eta AZP) zuzedutako jarduera presentzialak, eta online jarduerak, martxan jarriz.
Jarduera presentzialak
Ibilbidea oinez Arboretumean zehar
- Eguna: Irailaren 20a
- Lekua: 11:30: Via Julia, Bizkaiko pasealeku geologikorako sarbidea; 12:30: Arboretumeko anfiteatroa (https://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/arboretuma)
- Ordua: 11:30tik 13:30era (11: 30ean: Geologiako taldearen irteera; 12: 30ean: Biologiako taldearen irteera)
Ibilbidea honela banatuko da:
- Ibilbide geologikoa, Xabier Murelaga irakasleak gidatua, Bizkaiko geologia eta bertako arroka adierazgarrienak ezagutzeko. Arroka hauen historiak gure paisaia 215 milioi urtetan nola aldatu den ezagutzeko aukera emango digu.
- Ibilbide biologikoa, Javier Loidi irakasleak gidatutako ibilbidea Arboretuma osatzen duten zuhaitz eta zuhaixken bilduma eta Helosziametroa edo antzinako tresna astronomikoa ezagutzeko, eta baso atlantikoaz, urtegiko uretako espezie edo hegaztetaz gehiago jakiteko.
Izen ematea
Formula Student auto elektrikoaren eta Moto Student moto elektrikoaren erakusketa
- Eguna: irailak 21
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 10:30-13:30
Erakusketa
Patinete elektrikoaren erakusketa
- Eguna: irailak 21
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 10:30-13:30
Zirkuitu baten informazio-puntua eta abiapuntua, patinete elektrikoekin behar bezala erabiltzen eta zirkulatzen ikasteko, Euskooters enpresaren eskutik.
Ibilbidea patinete elektrikoan UPV/EHUko Leioa-Erandioko Campusetik Leioako Metrora (joan/etorria)
- Data: irailak 22
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 9:00
Izen-emateak irailaren 21ean Euskooters enpresaren patinete elektrikoaren erakustokian.
Multimodalitate lasterketa (Desafio Bilbao)
Multimodalitate lasterketa Bilbon hainbat garraio publiko ezberdin erabiliz, bizikletaz eta oinez.
- Eguna: irailaren 22a
- Tokia: Otxarkoaga parkea (Metro geltokiaren ondoan)
- Ordua: 09:00
Parte hartzeagatik sariak banatuko dira (BilbaoBizi txartela edukitzea beharrezkoa da).
Izen ematea iraunkortasuna@ehu.eus helbidean.
Ibilbidea bizikletaz
- Eguna: irailak 22
- Lekua eta ordua: 13:15tan Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa); 13:30tan Kirola (IVEF oiha) ataleko sarreran.
Hezkuntza eta Kirola fakultateko ikasle talde batekin batera Eraztun Berdearen zati batetik ibilbidea egingo da, interes paisajistikoa eta ekologikoa duten lekuetan barna. Bestalde, hirian zehar mugituko da taldea (Zabalgana auzotik) eta bidegorriak erabiliko dira. Xedea da mugikortasun jasangarria sustatzea.
Plaza kopuru mugatua. Izen-ematea ezinbestekoa.
Bizikletak konpontzeko puntu teknikoa
- Eguna: irailak 22
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
- Ordua: 11:30 – 14:30
Stand bat jarriko da aire zabalean, karpa baten pean. Euren bizikleta eraman ahalko dute interesa duten guztiek, mekanikariek bi gurpildun ibilgailuen diagnostikoa egin dezaten. Standean erremintak egongo dira, nahi dutenek euren bizikletetan doikuntza sinpleak egin ditzaten. Halaber, informazioa emango da bizikleten erregistro boluntarioari eta argiztapen gailuei eta lapurreten aurkako gailuei buruz.
Formula Student autoa eta Moto Student motorra elektrikoen erakusketa
- Eguna: irailak 22
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
- Ordua: 11:30 – 14:30
UPV/EHUko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako unibertsitarioek diseinatu eta egindako Formula Student Vitoria (FSV) jesarleku bakarreko ibilgailu elektrikoa eta motorra erakutsiko dira. Lantalde bietako kideak bertan izango dira, ibilgailuei buruzko xehetasunak jakin nahi dituzten pertsonei laguntzeko. Jeserleku bakarreko ibilgailuarekin 1 formulako zirkuituetan lehiatzen dira, Silverstoneko eta Bartzelona-Kataluniako zirkuituetan egiten diren nazioarteko Formula Student ekitaldietan; motorrarekin Moto Student nazioarteko lehiaketetan parte hartzen dute Alcañizko MotorLand zirkuituan, besteak beste.
Bizikleten tailerra
- Eguna: irailak 20 eta 22
- Lekua: I.M. Barriola zentroa (20) eta Oñati plaza (22)
-
Ordua: 10:30-13:30
Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak.
Ibilbidea bizikletaz
- Eguna: irailak 21
- Lekua: irteera I.M. Barriola zentrotik
- Ordua: 11:00
Bizikletaz gidatutako ibilbidea hirian zehar. Ezagutu gure bidegorriak. UPV/EHUk bi gida eta bizikletak jartzen ditu (8 bizikleta, elektrikoren bat). Zure bizikletarekin ere parte har dezakezu.
Ibilbidea egiteko, gomendagarria da aldez aurretik izena ematea Kirol Zerbitzuaren aplikazioaren bidez. Hala ere, azken orduan animatzen bazara, Ignacio Maria Barriola zentrora hurbildu eta jarduerarekin bat egin dezakezu.
Jarduerarako arropa eta oinetako egokiak eramatea gomenzatzen dizuegu. Parte hartzera animatzeagatik UPV/EHUko kamiseta oparituko dizuegu.
Izen-ematea: 8 Bizikleta / Bizikleta propioa (irailaren 5etik 19ra).
Bizikletada
- Eguna: irailak 22
- Lekua: Gipuzkoako campusa
- Ordua: 11:30
Donostiako Udalak antolatutako Bizikletadan parte hartuko dugu. Alderdi Ederretik atera eta Campusetik igaroko da 11: 30ak aldera.
Solasaldi irekia "Emakumea eta bizikleta hirian: zerk motibatzen gaitu eta zerk geldiarazten gaitu gure mugikortasuna aldatzeko orduan?"
- Data: irailak 16
- Lekua: I.M. Barriola zentroa
- Ordua: 11:00-12:30