UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “Zure osasunagatik, mugi zaitez modu jasangarrian" lelopean
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Zure osasunagatik, mugi zaitez modu jasangarrian" lelopean, hiru campusetan jarduera presentzialak eta online jarduerak martxan jarriz.
Jarduera presentzialak
Ibilbidea oinez Arboretumean zehar
- Eguna: Irailaren 16a
- Lekua: 11:30: via Julia, Bizkaiko pasealeku geologikorako sarbidea; 12:30: Arboretumeko anfiteatroa (https://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/arboretuma)
- Ordua: 11:30tik 13:30era (11: 30ean: Geologiako taldearen irteera; 12: 30ean: Biologiako taldearen irteera)
Ibilbidea honela banatuko da:
- Ibilbide geologikoa, Xabier Murelaga irakasleak gidatua, Bizkaiko geologia eta bertako arroka adierazgarrienak ezagutzeko. Arroka hauen historiak gure paisaia 215 milioi urtetan nola aldatu den ezagutzeko aukera emango digu.
- Ibilbide biologikoa, Javier Loidi irakasleak gidatutako ibilbidea Arboretuma osatzen duten zuhaitz eta zuhaixken bilduma eta Helosziametroa edo antzinako tresna astronomikoa ezagutzeko, eta baso atlantikoaz, urtegiko uretako espezie edo hegaztetaz gehiago jakiteko.
Bizipunturen inaugurazioa (BFA)
- Data: irailak 17
- Lekua: Liburutegi Nagusiaren kanpoaldea, Via Aemilia ondoan
- Ordua: 11:00
Formula student auto elektrikoaren erakusketa
- Eguna: Irailaren 22a
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 11:00etatik 14:00etara
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldeak sortutako Formula motako monoplaza elektrikoaren erakusketa, Silverstoneko eta Bartzelona-Kataluniako zirkuituetan egiten diren nazioarteko Formula Student ekitaldietan mundu osoko 100 unibertsitate baino gehiagoren kontra lehiatzeko diseinatua.
Bizikleta elektrikoaren erakusketa
- Eguna: Irailaren 22a
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 11:00etatik 14:00etara
Ibilbidea bizikletaz
- Eguna: Irailaren 21a
- Lekua: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Ordua: 11:30ean
Hezkuntza eta Kirol Fakultatetik Eskibelerainoko ibilbidea (Armentiatik) bizikletaz, interes paisajistikoa eta ekologikoa duten lekuetan barna. Xedea da mugikortasun jasangarria sustatzea. Ibilbidea egiteko bidegorriak erabiliko dira.
Bizikletaren Ikuskapen Teknikorako Gunea
- Eguna: irailaren 22
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kalea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa)
- Ordua: 12:30etik 14:30era
Stand bat jarriko da aire zabalean, karpa baten pean. Euren bizikleta eraman ahalko dute interesa duten guztiek, mekanikariek bi gurpildun ibilgailuen diagnostikoa egin dezaten. Standean erremintak egongo dira, nahi dutenek euren bizikletetan doikuntza sinpleak egin ditzaten. Halaber, informazioa emango da bizikleten erregistro boluntarioari eta argiztapen gailuei eta lapurreten aurkako gailuei buruz.
Bizikleten tailerra
- Eguna: irailaren 21a eta 22a
- Lekua: Ignacio Mª Barriola Zentroko arkupeetan irailaren 21an, eta Oñati Plazan,
Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen ondoan, irailaren 22an
-
Ordua: 10:00etatik 14:00etara
Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak.