4 laguntza Ingurumen Boluntariotzako RIVA 2018 Jardunaldian parte hartzeko
Eskaeren sarrera ordenari zorrotz jarraituta emango dira laguntzak
Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) lantaldeak, Partaidetza eta Boluntariotzakoak, antolatutako Jardunaldiak dira, Guadarramako Mendilerroko Parke Nazionaleko ingurunea eta gizartean eta ekonomian duen eragin eremua ezagutzera ematea helburu hartuta. Bertan, natura gune horren onurak izango dituzte eztabaidagai, eta baita bertako arazoak eta izan ditzaketen konponbideak ere, kontserbazioa, erabilera publikoa eta erabilera tradizionalen iraupena bat egitea ahalbidetuko dutenak, inguruneko biodibertsitatearen sorrarazleak direnez gero. Gainera, partaideek boluntariotzako esperientziak partekatu ahal izango dituzte, dagokien unibertsitate zentroetako bakoitzean garatzen dituztenak.
Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordearen deialdi honetako laguntzak UPV/EHUko unibertsitate komunitateari zuzenduta daude ostatu gastuak finantzatzeko (gehienez 4 partaide). Garraio gastuak izango dira partaideek ordaindu beharko dituzten gastu bakarrak.
Laguntza jaso ahal izateko nahitaez ziurtatu beharko da UPV/EHUko ikasle, Irakasle eta Ikertzaile edo Administrazio eta Zerbitzuetako kide izatea.
Agiriak aurkezteko epea moderatzailearen iragarki taulan deialdia argitaratzen den egunean hasiko da eta 2018ko maiatzaren 11n amaituko da.
Interesatuek beteta eta sinatuta bidali behar dute eskaera Iraunkortasun Zuzendaritzaren posta elektronikoaren helbidera (iraunkortasuna@ehu.eus) eta gaian adierazi behar dute “Laguntzak Ingurumen Boluntariotzako RIVA 2018 Jardunaldia”, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/1992 Legearen 16.4. artikuluak jasotzen dituen bideetatik.
Honekin batera doazkizue deialdiaren Oinarriak eta 1. eranskina, eta baita jardueren programa ere.
Parte har ezazue!
- (Beste leiho bat zabalduko du)Deialdia (pdf ,80,86 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)1. eranskina: Laguntzak Ingurumen Boluntariotzako RIVA 2018 Jardunaldira joateko (rtf ,12,36 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Deialdiaren informazioa eta egitaraua (pdf ,350,06 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Erabakia, 2018ko maiatzaren 11koa, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordearena, ikasleei diru laguntzak ematekoa Ingurumenaren aldeko Boluntarioen 2018ko Jardunaldietara joateko, Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Unibertsitatearteko Sareak antolaturik (pdf ,503,42 Kb)