ozeano-belaunaldia-surfrider

OZEANO Belaunaldia: EKIN!

Itsasoa babesten parte hartzen duen komunitate bateko kide izan nahi duzu?

Hitzaldia
Data: apirilak 20
Ordua: 15:30
Lekua: 6B gela. Liburutegi Nagusia (Leioa)
Ekintza - Zabor-bilketa
Data: apirilak 22
Ordua: 10:30
Lekua: Gorrondatxeko hondartza (Getxo)

Surfrider-etik eta UPV/EHUtik apirilaren 20an hitzaldi batera gonbidatzen zaitugu. Bertan itsas zaborraren arazoa eta apirilaren 22an Gorrondatxen egingo dugun zabor bilketa ezagutuko dituzu.

Surfrider GKEak hiru arlo espezifiko lantzen ditu, eta horietan erakundeak esperientzia handia lortu du azken 30 urteetan: itsasoko zaborrak, uraren kalitatea, kostaldeko garapena eta klima-aldaketa.

Surfrider Europe 1990ean sortu zuen bere ingurunea babestu nahi zuen surflari talde batek. Surfrider Europe-k bere DNAn herritarrak mobilizatzen ditu ozeanoa eta itsasertza babestearen alde. Surfrider Espainiak Surfrider Europe-ren misioa estatu mailara eraman du.

Denok lagun dezakegu ohiturak eta jardunbide egokiak aldatzen. Izan ere, gutako bakoitzaren batasunari esker, ekintza kolektiboa posible da: herritarrak, administrazioak, sektore pribatua, ikasle-komunitatea, unibertsitateak, kirolariak, etab. Guztion inplikazioak bakarrik ahalbidetuko du aurrean ditugun ingurumen-erronkak gainditzea.

Zer egingo dugu 2 ekintzetan?

  • Hitzaldian, apirilaren 20an, Surfrider GKEa eta herritarren zientziari buruzko programak ezagutaraziko ditugu.
  • Itsas zabor-bilketa Gorrondatxeko hondartzan (Getxo) burutuko da, apirilaren 22an (larunbata), 10:30etik 13:00etara, gutxi gorabehera. Surfrider-ek material guztiak ekarriko ditu. Ez ahaztu kantinplora batean ura eta arropa erosoa eramatea.

Zer arrazoi daude parte hartzeko?

  • Ingurumena babesteko: ekintza praktikoa natura osoan, lagunekin edo ezagun berriekin tarte batez gozatzen duzun bitartean.
  • Mezua zabaltzeko: Parte hartzeak jendea itsasoko zaborraren arazoaz sentsibilizatzen laguntzen du.
  • Irtenbidearen parte izateko: legeetan eragiteko eta hondakinak jatorrian murrizteko aukera ematen dio Surfriderri, boluntarioen parte-hartzeari eta hondakinei buruz bildutako informazioari esker.
  • Herritarren zientziari eta itsas hondakinei buruzko datuak hartzearen garrantziari buruz ikastea.

Nola eman izena?

Deitu edo bidali WhatsApp bat 688684611 zenbakira.

surfrider-ekintza-argazkiak

Gorrondatxeko hondartzan egindako ekintzaren argazkiak