Nola diseinatu eta abiarazi ingurune-hobekuntza plana? (AZP)
Ikastaroaren deskribapena:
Ikastaroan ingurumenaren gestioaren arloan dauden tresnak ikusiko dira, unibertsitateko zentroetako jardueran sartu ahal izateko modu errazean. Ingurumena hobekuntzarako plan bat diseinatu, martxan jarri eta ebaluatzeko metodologia azalduko da, eta ingurumen jardunbide egokien adibideak erakutsiko dira.
Lekuak, egunak eta ordutegia:
LEKUA | DATA | ORDUTEGIA | IRAUPENA |
---|---|---|---|
Donostia | 2019ko maiatzaren 27 a | 9:00 - 13:00 | 4:30 ordu |
Leioa | 2019ko maiatzaren 28a | ||
Gasteiz | 2019ko maiatzaren 30a |
Helburuak:
- UPV/EHUko zentroetako langileei oinarrizko kontzeptuak eta trebetasunak ematea, egiten dituzten ikerketa, irakaskuntza eta administrazio jardueretan egon daitezkeen ingurumen inpaktu negatiboak identifikatu ahal ditzaten.
- UPV/EHUko zentroetako langileen artean materialen eta baliabideen erabilera eraginkorragoa bultzatzea, ingurumenaren zaintzarekin eta pertsonen bizi kalitatearekin bat etorrita, eta kultura hori zentroko kide guztien artean zabaltzen laguntzea.
- UPV/EHUko zentroetako langileei jardunbide eta praktika zehatz batzuk jakinaraztea, unibertsitateko jarduerak ingurumenean duen inpaktua gutxitu ahal izateko, bai energia, ur eta beste baliabideen kontsumoari buruz bai lanean dauden hondakinen isuriei eta gestioari buruz.
Edukiak:
- Ingurune-kudeaketaren bilakaera
- Gaur egungo ingurune-arazoak
- UPV/EHUren ingurune-politika
- Ingurune-kudeaketa sistemak: definizioa, helburuak eta aplikazioak
- Ingurune-hobekuntza planak: definizioa, helburuak, onurak eta hobekuntza jarraiturako plangintza metodologia
Norentzat:
UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileei zuzenduta (AZP), kalitatearen kudeaketan eta/edo unibertsitateko espazioen ingurune-kudeaketan interesatuak.
Izen-ematea:
Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da 2019ko apirilaren 10 baino lehen, UPV/EHUko Langileen atariaren bidez.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritza
- Helbide elektronikoa: iraunkortasuna@ehu.eus
- Telefonoa: 943 018 164